Gabonetako Erakuslehio Lehiaketa egingo dute bigarrenez
Gabonetako II. Erakuslehio Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak. Esan dutenez, “horren bidez merkataritza herriko bizitzaren partaide egin nahi da, eta ondoen apainduta dagoen establezimenduari sarituko dira”. Hiru sari banatuko dituzte, 450, 300 eta 200 eurokoak. Izena eman nahi dutenek hilaren 19ra arte dute epea; Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulegotik pasatu behar dira izena emateko. Lupe Olaskoaga Turismo eta Merkataritzako zinegotziak azaldu ditu lehiaketan parte hartzeko merkatariek bete beharreko baldintzak: “Lehiaketa honen bidez bertan ditugun gabonak apaindu nahi ditugu. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 21etik 2013ko urtarrilaren 8a arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”. Udaletik aurreratu dutenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan”.
Gabonetako II. Erakuslehio Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailak. Esan dutenez, “horren bidez merkataritza herriko bizitzaren partaide egin nahi da, eta ondoen apainduta dagoen establezimenduari sarituko dira”. Hiru sari banatuko dituzte, 450, 300 eta 200 eurokoak.
Izena eman nahi dutenek hilaren 19ra arte dute epea; Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulegotik pasatu behar dira izena emateko.
Lupe Olaskoaga Turismo eta Merkataritzako zinegotziak azaldu ditu lehiaketan parte hartzeko merkatariek bete beharreko baldintzak: “Lehiaketa honen bidez bertan ditugun gabonak apaindu nahi ditugu. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 21etik 2013ko urtarrilaren 8a arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”.
Udaletik aurreratu dutenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan”.