Merkataritza Ganbarak Salmenta Gunearen Diseinu saria eman dio Kofradiaren dendari
Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak Bernat Etxepare kalean duen saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen Salmenta Gunearen Diseinua 2012 saria jaso du. Done Pedro saltokiak Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren markaren irudia du. 2010eko uztailan ireki zuten eta kalitate goreneko arrainak saltzen ditu, besteak beste antxoa eta hegaluzea. Merkataritza Ganbararen arabera, “denda honen barrenak gogora ekartzen digu ontzi baleazaleen upategia: egurrezko panelak eta gainontzeko osagaiak dotoretasun eta soiltasunarekin uztartuta daude”. Diseinua enpresa estrategia gisa erabiltzea baloratu du Ganbarak 2012 saria emateko. Merkataritza Ganbarak Donostian duen egoitzan egindako sari banaketan izan ziren, besteren artean, Kofradiako zenbait ordezkari eta Lupe Olaskoaga Hondarribiko Udaleko Merkataritza zinegotzia. Sei Kalidenda ziurtagiri Done Pedro Arrantzaleen Kodradiaren saltokiaren sariaz gain, herriko beste hainbat saltokik Kalidenda egiaztagiria jaso dute. Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak “zerbitzuan kalitatearen alde egiten duten saltokiak” nabarmentzen ditu Kalidenda egiaztagiriarekin. Ederki (Zuloaga kalea), Jon Alzaga Urdaitegia (San Pedro), Maixa (Harresilanda), Mar (Zuloaga eta San Pedro) eta Salanort (Arma plaza) izan dira Kalidenda egiaztagiria jaso duten herriko dendak.
Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak Bernat Etxepare kalean duen saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen Salmenta Gunearen Diseinua 2012 saria jaso du. Done Pedro saltokiak Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren markaren irudia du. 2010eko uztailan ireki zuten eta kalitate goreneko arrainak saltzen ditu, besteak beste antxoa eta hegaluzea.
Merkataritza Ganbararen arabera, “denda honen barrenak gogora ekartzen digu ontzi baleazaleen upategia: egurrezko panelak eta gainontzeko osagaiak dotoretasun eta soiltasunarekin uztartuta daude”. Diseinua enpresa estrategia gisa erabiltzea baloratu du Ganbarak 2012 saria emateko.
Merkataritza Ganbarak Donostian duen egoitzan egindako sari banaketan izan ziren, besteren artean, Kofradiako zenbait ordezkari eta Lupe Olaskoaga Hondarribiko Udaleko Merkataritza zinegotzia.
Sei Kalidenda ziurtagiri
Done Pedro Arrantzaleen Kodradiaren saltokiaren sariaz gain, herriko beste hainbat saltokik Kalidenda egiaztagiria jaso dute. Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak “zerbitzuan kalitatearen alde egiten duten saltokiak” nabarmentzen ditu Kalidenda egiaztagiriarekin. Ederki (Zuloaga kalea), Jon Alzaga Urdaitegia (San Pedro), Maixa (Harresilanda), Mar (Zuloaga eta San Pedro) eta Salanort (Arma plaza) izan dira Kalidenda egiaztagiria jaso duten herriko dendak.