Gobernu batzordea: “Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea”
Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute. Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena: Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da. Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du. Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea [...]
Atez atekoaren parte hartze prozesuko bigarren errondan sartu da Lezoko Udala. Lehen saioa herenegun egin zuten, tabernariekin, jatetxeetako langileekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin, Kultura Aretoan. Batzar hori hasi aurretik baina, Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak salatu du horiek “presionatu eta kikildu” egin zituela aretoaren atarian egin zuten elkarretaratze batek: “Lezo Garbia plataformako kideak eta EAJko zinegotzi bat” bertan izan zirela baieztatu dute batzordeko kideek, eta parte hartze prozesua “boikotatu” zutela nabarmendu dute.
Horren harira bost puntuko erakunde adierazpena egin du gobernu taldeak. Hitzez hitz, honakoa da esan dutena:
- Iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, gobernu batzordeak hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema eraginkorrenaren aldeko apustua egin du. Lezoko Udalaren helburua argia da: 2013an %80ko birziklatze tasa lortuko duen hondakinen gaikako bilketa sistema ezarri nahi da.
- Ulergaitza da Lezoko EAJk hondakinen gaia desgaste politikorako arma gisa erabiltzea. Interes alderdikoiak lehenetsiz, hondakinen gaiarekin mobilizazioak eta krispazioa hauspotu izanak gure gaitzespena merezi du.
- Hondakinen eztabaida desbideratu eta izaera politiko eta alderdikoia emanez, gaia interes elektoraletarako erabiltzea da EAJren helburua. Orain arte egin bezala, gobernu batzordeak iraunkortasun eta ardura irizpideak lehenetsiz, helburuak betetzeko biderik egokiena zein den herritar eta alde guztiekin aztertu eta erabakitzeko prestutasuna agertzen du. Jakina, ez da zilegi ahal dena baino gutxiago birziklatzea erosotasunaren izenean.
- Udal Gobernua atez atekoaren aurkako Lezo Garbia plataformarekin hainbat aldiz elkartu da. Hurrengo urtean ezarriko den sistemaren nondik norakoak herritarrekin adosteko borondatea agertu zaie behin eta berriz. Parte hartze prozesuko lehen txandan 500 herritar inguruk parte hartu eta gero, tamalgarria da prozesuko bigarren errondako saioak, herritarrek sistemaren inguruan erabakiak hartzeko guneak, hainbat herritarren aurkako koakzio eta intimidazioz zapuztu nahi izatea.
- Gobernu batzordeak, benetako eztabaidagai dena desbideratu gabe, ongizate iraunkorraren bidean tinko jarraituko du: arduraz, Lezon 2013an %80 inguruko gaikako bilketa emaitzak lortzeko lanean egingo du aurrera. Lezorako sistemarik onena denon artean definitzea da gobernu batzordearen nahia. Hondakinen bilketa sistemaren nolakotasuna eztabaidatzeko gunerik aproposena dela sinetsirik, gobernu batzordeak herritar guztiei parte hartze prozesuko bigarren errondako saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.