Datorren astean Axular kalea itxiko dute hiru egunez, kimaketa egiteko
Datorren asteko asteartean, hilak 11, Axular kalea itxiko dute, udalak urtero garai honetan burutu ohi den kimaketa egiteko. Osteguna arte iraungo du itxita kaleak. Horregatik, Bidasoa ibilbidera ibilgailuz joan nahi dutenek Sabino Arana kaletik egin b...
Datorren asteko asteartean, hilak 11, Axular kalea itxiko dute, udalak urtero garai honetan burutu ohi den kimaketa egiteko. Osteguna arte iraungo du itxita kaleak. Horregatik, Bidasoa ibilbidera ibilgailuz joan nahi dutenek Sabino Arana kaletik egin beharko dute, Roteta jatetxearen paretik eskuinera sartuta.