Jaiotza eta Olentzeroren erakusketa jartzeko laguntza eskatu dute Alabergan
Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarre...
Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei, eta jaiotza eta Olentzeroak eramatera animatu dituzte.
San Tomas Egunetik aurrera, berriz, 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa Arditurri auzo elkartean.
Ekarpenen bat egiteko asmoa duenak zuzendaritzarekin jarri beharko du harremanetan bertako kideengana zuzenduz edo 696 06 44 32 telefono zenbakira dietuz.
