Mendiaren Astea antolatu du Irungo Mendizaleak-ek

Irungo Mendizaleak elkarteak Mendiaren Astea prestatu du gaurtik igandera bitartean. Hainbat ikus-entzunezko, solasaldi… antolatu dituzte horretarako. Egitaraua:  Azaroak 10. Javier Martinezek ateratako mendiko argazkien erakusketaren inauguraz...

Irungo Mendizaleak elkarteak Mendiaren Astea prestatu du gaurtik igandera bitartean. Hainbat ikus-entzunezko, solasaldi… antolatu dituzte horretarako.

Egitaraua: 

  • Azaroak 10. Javier Martinezek ateratako mendiko argazkien erakusketaren inaugurazioa eta Aconcaguaren igoeraren ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Jose Angel Berridik, Irungo Mendizaleak-en egoitzan (Larretxipi kalea, 12), 19:30ean.
  • Azaroak 11. 7-70 Carlos Soria alpinistaren inguruko film luzearen emanaldia izango da Amaia KZn, 19:30etik aurrera.
  • Azaroak 12. Markha (India) araneko ibilaldiaren inguruko proiekzioa Mamen Agirreren eskutik, elkartearen egoitzan, 19:30ean.
  • Azaroak 13.  La Palman (Kanariar Uharteak) zehar ibilaldiaren emanaldia, Jenny Lanchasen eskutik elkartearen egoitzan, 19:30ean.
  • Azaroak 16. Ibilaldia Irungo inguruetan. 08:00etan finkatu dute hitzordua San Juan plazan. 14:30etik aurrera aldiz, bazkaria eta dantzaldia elkartearen egoitzan. Bazkarian parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.