2012/12/11

Hego Euskal Herriko Squash Masters Txapelketa egingo dute larunbatean Hondartzan

Euskadiko Squash Masters Txapelketa egingo dute larunbatean Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Euskadiko Squash Federazioak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute eta Hego Euskal Herriko hamar squash jokalari onenetatik zortzik parte hartuko dute.Ber...

hondarribiko hitza

Hondarribia-Irunek Koparako aukerak mantentzen ditu

Asteburuan atseden egin du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Emakumeen Ligan 11 talde daudenez, astebururo batek ez du jokatzen, eta azken jardunaldian hondarribiarrei tokatu zaie. Baina adi-adi egon dira besteek zer egiten zuten ikusteko, Erreginaren Kopa zeintzuk jokatuko duten zehazteko bi aste besterik ez baitira geratzen.  Sailkapeneko lehengo laurek irabazi zuten eta, antza, talde horiek dira Kopa jokatzeko aukera gehien dituztenak: Rivas da lider (bederatzi garaipen), ondoren Unigirona eta Perfumerias Avenida daude (sei), eta Tintos de Toro (bost). Eta hurrengo sailkatua da Hondarribia-Irun, 4 garaipenekin. Rivasek eta Tintos de Torok ez dute oraindik atsedenik hartu eta horrek esan nahi du, Anne Peñaren neskek hurrengo partida irabaziz gero, laugarren postuan berdinduko luketela Tintos de Tororekin. Liderrari irabazi beharra Hondarribia-Irunek aukerak ditu, baina zaila izango da. Batetik, geratzen diren bi partidak irabazi beharko lituzte, eta azken jardunaldia porrotik gabe dagoen Rivasen kontra jokatuko du. Eta, bestetik, irabazita ere, aldeko puntuak pilatu beharko lituzke, Tintos de Torok sartutako eta jasotako puntuen diferentzia oso aldekoa baitu momentuz. Sailkatzeko beste aukera bat litzateke Tintos de Torok datorren asteburuko partida galtzea. Zamorako taldeari partida bakarra geratzen zaio jokatzeko, sailkapeneko azkenaren kontra. Tintos de Torok Bembibrerekin galdu eta Hondarribia-Irunek bi partidak irabaziz gero, Hondarribiko taldeak Erreginaren Kopa jokatuko luke, [...]

hondarribiko hitza

Tabernaren etorkizunaz eztabaidatzeko bilera egingo dute bihar Muaran

Bihar, asteazkenarekin, bilera egingo dute Muara elkartean, 19:30ean, tabernaren etorkizunaz hitz egiteko. Duela bi aste egin zuten azken bilera, zenbait proposamen egin zituzten eta bi asteko epea adostu zuten proposamen berriren bat ateratzen zen iku...

hondarribiko hitza
Gehiago