Langabeen batzarrak etzirako deialdia egin du
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilkura irekia deitu du beste behin ostiralerako. Aste honetan ere, astelehenetik ostiralera pasatu du deialdia batzarrak. Ohi bezala, 19:00etan, bilduko dira Herriko Plazan. “Berriro diogu ez bagara mugitzen inor ...
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilkura irekia deitu du beste behin ostiralerako. Aste honetan ere, astelehenetik ostiralera pasatu du deialdia batzarrak. Ohi bezala, 19:00etan, bilduko dira Herriko Plazan. “Berriro diogu ez bagara mugitzen inor ez dela mugituko gure egoera aldatzeko”, adierazi du. Kalera atera eta haserrea erakutsi behar dela gaineratu du. Lanbideren azaroko datuen arabera, Errenteria-Oreretan 3.259 langabe zeuden azaroan, urrian baino 67 lagun gehiago, eta duela urtebete baino 528 gehiago.
