Lurra eta Belladona taldeak Banakon ariko dira asteburuan

Musikaz betetako asteburua eskainiko du Banakok etzitik aurrera. Ostiralean, Iñigo Muguruzaren Lurra taldeak doinu akustikoak entzungai jarriko ditu (22:00), eta larunbatean, Belladona taldeak agur esateko kontzertua emango du 23:00etan hasita. Lurra laukoteak 2012ko maiatzean aurkeztu zuen izen bereko bere lehen diskoa. Muguruzaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzailea, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzailea, eta Ane Garcia abeslaria aritzen dira bertan. Belladonaren azkena Pop doinuak ekoizten dituen Belladona taldeari dagokionez, 2009an ekin zion lehen emanaldiei. Hondarribiko Aitor Etxanizek, Irungo Javi Ferminek eta Emmanuel Losio argentinarrak osatzen dute hirukotea. Bi emanaldiak debalde izango dira.

Lurra

Lurrak reggae doinuak ditu oinarri, baina talde akustikoa da

Musikaz betetako asteburua eskainiko du Banakok etzitik aurrera. Ostiralean, Iñigo Muguruzaren Lurra taldeak doinu akustikoak entzungai jarriko ditu (22:00), eta larunbatean, Belladona taldeak agur esateko kontzertua emango du 23:00etan hasita.

Lurra laukoteak 2012ko maiatzean aurkeztu zuen izen bereko bere lehen diskoa. Muguruzaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzailea, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzailea, eta Ane Garcia abeslaria aritzen dira bertan.

Belladona

Belladona taldearen azken saioa izango da

Belladonaren azkena
Pop doinuak ekoizten dituen Belladona taldeari dagokionez, 2009an ekin zion lehen emanaldiei. Hondarribiko Aitor Etxanizek, Irungo Javi Ferminek eta Emmanuel Losio argentinarrak osatzen dute hirukotea.

Bi emanaldiak debalde izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.