Torrekua jantzi museoa izateko sinadurak jasotzen hasiko da Iraultza
Torrekuan ostatu bat irekitzeko proposamena egin du udalak, eta horren harira, eraikin hori jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak biltzen hasiko da Iraultza dantza taldeak. Gogorarazi duenez, duela bi urte berritu zuten XV. mendeko dorretxe hori: &#...
Torrekuan ostatu bat irekitzeko proposamena egin du udalak, eta horren harira, eraikin hori jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak biltzen hasiko da Iraultza dantza taldeak. Gogorarazi duenez, duela bi urte berritu zuten XV. mendeko dorretxe hori: “Berritze lan horiek 2 milioi euroko kostea izan zuten, eta lan horiek etorkizunean izango zuen erabilera kontuan hartuta izan zen; alegia, jantzi museo”. Duela gutxi, ordea, udalak aterpetxe bat ireki nahi duela jakinarazi duela adierazi du Iraultzak.
Sinadura horiek https://sites.google.com/site/torrekuamuseoa webgunean biltzen ari da.
