Txina hegoaldea zure abenturaren hurrengoa

Sur de China –Txina hegoaldea– ikus-entzunezko lanaren emanaldia antolatu du udalak biharko, Zure Abenturaren Bila programaren baitan. Iñaki Capeotxiki argazkilari eta egileak aurkeztuko du dokumentala Amaia KZn, 19:30ean. Egileak Yunnan, Gizhou eta Guangxi probintzietan barrena egindako bidaia aurkeztuko du, Hong Kong hirian bukatzeko. Txina hegoaldeko Kunmming hiritik hasita, pixkanaka iparralderantz abiatzen da, Xi Shan, Weishan, Dali, Lijiang eta Tigrearen Arroilak bisitatuz. Hala, Zhongdianera (garai bateko Shangri ospetsua) iritsiko da, Tibet inguruko mendietan. Guizhou probintzian, berriz, paisaia karstiko ugari bisitatuko ditu, miao eta dong etnietako landatarren artean murgilduz. Guillinen, Li ibaian barrena nabigatuko du, ibaitik bertatik sortu eta azaleratzen diren landarediz estalitako pinakuluen erditik zeharkatuz. Bukatzeko, Canton eta Hong Kong hiriak bisitatuko ditu.  

'Sur de China' ikus-entzunezkoaren fotograma bat

'Sur de China' ikus-entzunezkoaren fotograma bat

Sur de China –Txina hegoaldea– ikus-entzunezko lanaren emanaldia antolatu du udalak biharko, Zure Abenturaren Bila programaren baitan. Iñaki Capeotxiki argazkilari eta egileak aurkeztuko du dokumentala Amaia KZn, 19:30ean.

Egileak Yunnan, Gizhou eta Guangxi probintzietan barrena egindako bidaia aurkeztuko du, Hong Kong hirian bukatzeko. Txina hegoaldeko Kunmming hiritik hasita, pixkanaka iparralderantz abiatzen da, Xi Shan, Weishan, Dali, Lijiang eta Tigrearen Arroilak bisitatuz. Hala, Zhongdianera (garai bateko Shangri ospetsua) iritsiko da, Tibet inguruko mendietan. Guizhou probintzian, berriz, paisaia karstiko ugari bisitatuko ditu, miao eta dong etnietako landatarren artean murgilduz. Guillinen, Li ibaian barrena nabigatuko du, ibaitik bertatik sortu eta azaleratzen diren landarediz estalitako pinakuluen erditik zeharkatuz. Bukatzeko, Canton eta Hong Kong hiriak bisitatuko ditu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.