Vitamin X taldeak kontzertua emango du Mogambon
Hardcore gaua egingo dute etzi Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan lau talde ariko dira, 21:30etik aurrera. Vitamin X Amsterdameko taldea ariko da, batetik. Izen handia du hardcore eszenan, eta hamarkada eta erdi inguru daramate eszenatokiz eszenatoki...
Hardcore gaua egingo dute etzi Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan lau talde ariko dira, 21:30etik aurrera.
Vitamin X Amsterdameko taldea ariko da, batetik. Izen handia du hardcore eszenan, eta hamarkada eta erdi inguru daramate eszenatokiz eszenatoki. Eurekin batera, bestetik, Represion, Dictadura eta Hondartzako Hondakinak taldeak ariko dira.
Bestalde, larunbatean Desguace Beni, R.O.B.O. eta Silla Electrica taldeek eman behar zuten kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi dute.
