Donostiako Orfeoia-EHU Saria eman diote Javier Bustori
Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria eta epaimahaiak argitu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrarekin batera, Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariek (ex aequo) jaso dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Duela hamabi urte eman zuten lehen aldiz eta bi bi helbururekin sortu zen: musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea. Larunbatean banatu zituzten sariak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Zentroaren Auditorioan. Ekitaldian hizlari bezala aritu ziren Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Crustina Uriarte EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Busto bezala, hondarribiarra da Uriarte eta larunbatean bertan jakin genuen Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu berria izango dela. Larunbateko ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskaini zituen.
Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria eta epaimahaiak argitu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrarekin batera, Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariek (ex aequo) jaso dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Duela hamabi urte eman zuten lehen aldiz eta bi bi helbururekin sortu zen: musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea.
Larunbatean banatu zituzten sariak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Zentroaren Auditorioan. Ekitaldian hizlari bezala aritu ziren Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Crustina Uriarte EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Busto bezala, hondarribiarra da Uriarte eta larunbatean bertan jakin genuen Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu berria izango dela.
Larunbateko ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskaini zituen.
