Larunbatean Portuko elizara itzuliko dira Xatz eta Eskifaia abesbatzak
Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait l...
Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait lehenago joatea komeni da, lekua hartzeaz gain, abeslarien jardunean ez eragiteko.
Duen akustikagatik eta entzuleen gertutasunagatik gustura aritzen dira Xatz eta Eskifaiakoak Portuko elizan. Hala, Gabonetako kontzertuaz gain, Santa Zezilian ere abesten dute bertan.
Hilaren 29an Caritasen alde
Hilaren 29an, larunbatarekin beste kontzertu bat izango da Portuko elizan. Egun horretan Donostiako Hondore abesbatzak eta San Inazio Eskolaniak abestuko dute, Sport Mundi GKEk antolatutako ekitaldian. 20:30ean hasiko da eta helburu solidarioa du. Dirua bildu nahi dute, Caritasen eta Gipuzkoako Elikagaien Biltegiaren bitartez beharra dutenen artean janariak banatzeko.
Lehen aldia da Sport Mundi Hondarribiko GKEak elkartasun kontzertua antolatzen duela.
