Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Unai Oiartzun irundarrak irabazi du Bordari saria eta Mikel Arruabarrena hondarribiarrak Satarka

Larunbat eguerdian XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Udaleko euskara saileko arduradunak eta zenbait zinegotzi elkartu ziren bertan, saridunekin, eta epaimahaia osatu duten pertsonekin. Epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Bordari Lehiaketan, Jexux Mari Mendizabal, Mayi Iza, Juan Garzia eta Karlos Zabalak; eta Satarka Lehiaketan, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira. Batean zein bestean, Txomin Sagarzazu Euskarako zinegotziak eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikariak parte hartu dute. Guztira 60 lan aurkeztu dituzte aurten Hondarribiko euskarazko literatur lehiaketetan, 29 ipuin (21 A mailan eta 8 B mailan), eta 31 olerki (24 eta zazpi). Unai Oiartzun kazetaritza ikasle irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Lehenengo bezeroa ipuinarekin, eta Ainara Elizondorentzat izan da Hondarribiko lan onenaren saria; Haizea isiltzen denean lana aurkeztu du Elizondok. B mailako sari nagusia Izurdeek badakite dantzan lanarentzat izan da, Laura Gallegok idatzitakoa. Hondarribiko lan onenaren saria ere beretzat izan da. Bigarren Nahia Puente geratu da, Eskubeltz kontakizunarekin. Olerki saria etxean geratu da Mikel Arruabarrenak irabazi du Satarka Olerki Lehiaketako A Maila, Bohemia lanarekin. Etxekoa izanik, Hondarribiko lan onenaren saria ere berarentzat izan da. Izenak izanari zor goiburuko olerkiarekin, Ainara Elizondo [...]

hondarribiko hitza
Oiartzun
2012/12/18
Bordari Satarka

Irudian sarituak, euskara teknikariak, zinegotziak eta epaimahaiko kideak

Larunbat eguerdian XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Udaleko euskara saileko arduradunak eta zenbait zinegotzi elkartu ziren bertan, saridunekin, eta epaimahaia osatu duten pertsonekin.

Epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Bordari Lehiaketan, Jexux Mari Mendizabal, Mayi Iza, Juan Garzia eta Karlos Zabalak; eta Satarka Lehiaketan, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira. Batean zein bestean, Txomin Sagarzazu Euskarako zinegotziak eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikariak parte hartu dute.

Guztira 60 lan aurkeztu dituzte aurten Hondarribiko euskarazko literatur lehiaketetan, 29 ipuin (21 A mailan eta 8 B mailan), eta 31 olerki (24 eta zazpi).

Unai Oiartzun kazetaritza ikasle irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Lehenengo bezeroa ipuinarekin, eta Ainara Elizondorentzat izan da Hondarribiko lan onenaren saria; Haizea isiltzen denean lana aurkeztu du Elizondok.

B mailako sari nagusia Izurdeek badakite dantzan lanarentzat izan da, Laura Gallegok idatzitakoa. Hondarribiko lan onenaren saria ere beretzat izan da. Bigarren Nahia Puente geratu da, Eskubeltz kontakizunarekin.

Olerki saria etxean geratu da
Mikel Arruabarrenak irabazi du Satarka Olerki Lehiaketako A Maila, Bohemia lanarekin. Etxekoa izanik, Hondarribiko lan onenaren saria ere berarentzat izan da. Izenak izanari zor goiburuko olerkiarekin, Ainara Elizondo bigarren geratu da. Elizondok bi sari irabazi ditu, Satarka lehiaketako hondarribiar onenarena eta Bordari sariko bigarrena.

B mailan Garazi Castañok irabazi du, Mozkor baten kantu goibelak lana aurkeztuta. Bigarren Eider Perezen Hanka bat bestearen jarraian geratu da eta Hondarribiko lan txukunena Inge Salaberriak aurkeztu du, Biziaren kontuak koloreztatzen izenekoa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.