‘Gure Gabonak/Gazte Gabonak’ ekimenaren egitaraua
Gure Gabonak/Gazte Gabonak ekimenaren egitaraua ezagutzera eman du aste honetan Irungo Udaleko Gazteria arloak. Martindozenea Gaztelekuak eta Kateako zein Lapitzeko ludotekak parte hartuko dute ekimenean. Martindozenea gaztelekuaren egitaraua: Abenduak 21. Talo tailerra, 18:00etan abiatuta. Abenduak 26. Zumba tailerra 17:30ean. Artalekun egingo da jarduera baina aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Abenduak 27. Gourettera eskiatzera joateko txangoa antolatu dute. Aurretik izena ematea beharrezkoa da eta 50 euro ordaindu beharko dira. Abenduak 28. Txikito dotorea, urteari agur esateko ekitaldia, 19:00etan. Abenduak 29. VII. Break Dance Txapelketa, Amaia KZn, 17:00etatik aurrera. Abenduak 29-30. Oiasso Ludicas, gaztelekuan. Ordutegia zehazteke. Urtarrilalk 2. Kick Boxing tailerra Artalekun, 19:00etan. Izen-ematea Martindozenean egin beharko dute interesatuak. Urtarrilak 3. Kermess, norberak opariak egiteko tailerra, gaztelekuan 18:00etan. Urtarrilalk 4. Micro Scooter txapelketa Irungo skate parkean, 16:30ean. Aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Kateako eta Lapitzeko ludoteken egitaraua: Abenduak 24. Gabon kantak abestuko dituzte auzotan barrena. Baserritarrez jantzita joan beharko dute txikiek. Goizeko 10:00etan hasi eta 16:00ak arte luzatuko da kantaldia. Abenduak 26. Kristal koloretsuak tailerra 10:00etatik 13:00etara. Arratsalderako, Misio Arriskutsuak jokoa antolatu dute 16:00etan abiatuta. Abenduak 27. Gabon pictionary jokoa egingo dute 10:00etan abiatuta. Arratsaldean aldiz, Gabon botak tailerra izango da 16:00etan hasita. Abenduak 30. Donostiako Txuri-Urdin Izotz [...]
Gure Gabonak/Gazte Gabonak ekimenaren egitaraua ezagutzera eman du aste honetan Irungo Udaleko Gazteria arloak. Martindozenea Gaztelekuak eta Kateako zein Lapitzeko ludotekak parte hartuko dute ekimenean.
Martindozenea gaztelekuaren egitaraua:
- Abenduak 21. Talo tailerra, 18:00etan abiatuta.
- Abenduak 26. Zumba tailerra 17:30ean. Artalekun egingo da jarduera baina aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da.
- Abenduak 27. Gourettera eskiatzera joateko txangoa antolatu dute. Aurretik izena ematea beharrezkoa da eta 50 euro ordaindu beharko dira.
- Abenduak 28. Txikito dotorea, urteari agur esateko ekitaldia, 19:00etan.
- Abenduak 29. VII. Break Dance Txapelketa, Amaia KZn, 17:00etatik aurrera.
- Abenduak 29-30. Oiasso Ludicas, gaztelekuan. Ordutegia zehazteke.
- Urtarrilalk 2. Kick Boxing tailerra Artalekun, 19:00etan. Izen-ematea Martindozenean egin beharko dute interesatuak.
- Urtarrilak 3. Kermess, norberak opariak egiteko tailerra, gaztelekuan 18:00etan.
- Urtarrilalk 4. Micro Scooter txapelketa Irungo skate parkean, 16:30ean. Aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da.
- Abenduak 24. Gabon kantak abestuko dituzte auzotan barrena. Baserritarrez jantzita joan beharko dute txikiek. Goizeko 10:00etan hasi eta 16:00ak arte luzatuko da kantaldia.
- Abenduak 26. Kristal koloretsuak tailerra 10:00etatik 13:00etara. Arratsalderako, Misio Arriskutsuak jokoa antolatu dute 16:00etan abiatuta.
- Abenduak 27. Gabon pictionary jokoa egingo dute 10:00etan abiatuta. Arratsaldean aldiz, Gabon botak tailerra izango da 16:00etan hasita.
- Abenduak 30. Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira txangoa antolatu dute, 10:00etan abiatuta. Txikienak aldiz, Donostiako PINera eramango dituzte ordu berean.
- Abenduak 31. Koti festa eta tonbola antolatu dituzte 10:00etan hasita.
