
Gazta zati bat Jon Maiaren zuzendaritzapean ekoiztutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Cinema Paradisoren barruan. Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan. Azken urteotan Euskal Herrian emandako gertakariak azaleratzen ditu filmak. Gizakia ...

Maite Lanchas Bay artistaren margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan hilaren 30era bitartean. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara bisita daiteke, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Hilaren 25ean 17:00etan irekiko dute.

Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, adinekoen egoitzan prestatu duten 2013ko egutegia jaso nahi duenak BAZ bulegora joan behar du, bertan banatzen hasi direlako.

Kale ekintzako arduradunak, Ttak-ek, hainbat ekimen antolatu ditu haur eta gaztetxoek Gabonetako oporretan gozatzeko. Etzidamu, hilak 22. Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. 16:00etan, kalejira, Herri Musikaren Txo...

Abenduaren 24an eta 31n, jai bezperatan, hondakinak ateratzeko ordutegia zabalduko dute: 20:00etatik 06:00etara atera ahal izango dira hondakinak. Biak astelehenak dira, eta ontzi arinak ateratzea tokatzen da.

2012-2013 ikasturtearen lehen hiruhilekoa bukatzear da, eta hainbat emanaldi aurreikusi dituzte Udal Musika Kontserbatorioko ikasleek azken txanpa betetzeko. Zenbait hitzordu finkatu dituzte urte bukaerara arte, eta gehienak Irunen izango diren arren, Baionako katedralean ere ariko dira ikasleak. Hala, irailetik urtea bukatu arte, 42 izango dira ikasleek emandako kontzertuak. Atzo abiatutako zikloari segida emanez, gitarra ikasleak ariko dira gaur kontserbatorioko auditorioko agertokian. Bihar, berriz, biolin ikasleen txanda helduko da, eta leku berean ariko dira jotzen, 18:30ean abiatuta. Zaharren egoitzak ere alaituko dituzte ikasleek, eta Ama Xantalen eta Caser egoitzak bisitatuko dituzte: azken horrek 10. urteurrena betetzen duela ere ospatuko dute. Horrez gain, San Tomas azokan ere parte hartuko dute musikari gazteek, eta bukatzeko, Baionako katedralean izango dira igandean. Atzokoak abesbatzarekin Raffaela Acellak zuzendutako Musika Eskolako Orkestra Atzokoak abesbatzarekin ariko da larunbatean, Amaia KZko auditorioan. Urteroko Gabonetako kontzertua da Atzokoak abesbatzarena. Zentzu horretan, kontzerturako gonbidapenak Turismo Bulegoan jaso daitezkeela jakinarazi du udalaren Kultur arloak. Udal Musika Kontserbatorioko ikasleen egitaraua: Abenduak 19. Ana Ayneto irakasleak zuzendutako gitarra taldearen emanaldia, 17:00etan, Kontserbatorioko auditorioan. Abenduak 20. Biolin ikasleen saioa Kontserbatorioan, 18:30ean. Abenduak 21. Caser zaharren egoitzan emanaldia eskainiko dute ikasleek. Halaber, txistu eta trikitilari taldea Urdanibia plazako San Tomas azoka girotzen ariko da eta Ama [...]

18:00etan iritsiko da Olentzero herrira, baina aurretik hainbat ekimen egingo dituzte herria girotzeko Abenduaren 24an, urtero, Olentzero herrira jaisten da. Aurten ere ez da faltako, 18:00etan iritsiko da. Aurretik, baina, Olentzeroren Laguntzaileek j...

Igande hau da abenduko laugarrena, beraz, mutxikoak dantzatzeko hitzordua jarri dute helduen tailerretako dantza taldeetako kideek. 12:00etan elkartuko dira Doneztebe plazan. Gainontzeko saioetara bezala, honetara ere agertzeko deia egin diete dantzaza...


Xabier Susperregi oiartzuarrak, liburu berri bat kaleratu du: Eskoziako ipuinak. Ipuinak hautatu, itzuli (gaztelaniara) eta publikatzeko moduan prestatu ditu Susperregik. Liburuko azala, berriz, Arthur Rackham-ek egin du. Eskoziako ipuinak, Susperregiren seigarren liburua da. Aurretik, Astralamusikako Sorginen liburua idatzi du, besteak beste.

Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartas...

Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo iluntzean bost gazteen kontrako epaia berresten duen erabakia salatzeko. Herriko bost gazte atxilotuak izateko arrisku larrian. Gure etxeko atea zabalik dute lelopean zeharkatu zituzten herriko kaleak. Ez da egun hauetan egingo duten mobilizazio bakarra izango: gaur ikasleek paroa egingo dute, eta 12:30ean elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Bihar, berriz, Bilduren eta Ezker Anitzaren udal taldeek deituta, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 12:00etan. San Tomas Egunean ere izango da ekitaldirik, eta iganderako manifestazioa deitu dute. Datozen asteetan Gipuzkoa mailako manifestazioa egiteko asmoa dute baita ere.

Gure Gabonak/Gazte Gabonak ekimenaren egitaraua ezagutzera eman du aste honetan Irungo Udaleko Gazteria arloak. Martindozenea Gaztelekuak eta Kateako zein Lapitzeko ludotekak parte hartuko dute ekimenean. Martindozenea gaztelekuaren egitaraua: Abenduak 21. Talo tailerra, 18:00etan abiatuta. Abenduak 26. Zumba tailerra 17:30ean. Artalekun egingo da jarduera baina aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Abenduak 27. Gourettera eskiatzera joateko txangoa antolatu dute. Aurretik izena ematea beharrezkoa da eta 50 euro ordaindu beharko dira. Abenduak 28. Txikito dotorea, urteari agur esateko ekitaldia, 19:00etan. Abenduak 29. VII. Break Dance Txapelketa, Amaia KZn, 17:00etatik aurrera. Abenduak 29-30. Oiasso Ludicas, gaztelekuan. Ordutegia zehazteke. Urtarrilalk 2. Kick Boxing tailerra Artalekun, 19:00etan. Izen-ematea Martindozenean egin beharko dute interesatuak. Urtarrilak 3. Kermess, norberak opariak egiteko tailerra, gaztelekuan 18:00etan. Urtarrilalk 4. Micro Scooter txapelketa Irungo skate parkean, 16:30ean. Aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Kateako eta Lapitzeko ludoteken egitaraua: Abenduak 24. Gabon kantak abestuko dituzte auzotan barrena. Baserritarrez jantzita joan beharko dute txikiek. Goizeko 10:00etan hasi eta 16:00ak arte luzatuko da kantaldia. Abenduak 26. Kristal koloretsuak tailerra 10:00etatik 13:00etara. Arratsalderako, Misio Arriskutsuak jokoa antolatu dute 16:00etan abiatuta. Abenduak 27. Gabon pictionary jokoa egingo dute 10:00etan abiatuta. Arratsaldean aldiz, Gabon botak tailerra izango da 16:00etan hasita. Abenduak 30. Donostiako Txuri-Urdin Izotz [...]