Bi familiak mezu arrazistak jaso dituztela salatuko dute biharko plenoan
Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartas...
Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartasun guztia” azaldu eta era horretako erasoak errepika ez daitezen neurriak hartzeko eskaera jaso dute mozioan. Eta herritarrei ere zuzendu diete testua, “horrelako kasuak ematen direnean aurre egin” eta sala ditzatela eskatuz.
Bilduren arabera, gertakariak gutxienez bi auzotan eman dira: “Zaborra jaurti eta No queremos basura en el pueblo (Herrian ez dugu zaborrik nahi) edota Negros fuera (Beltzak kanpora) dioten panfletoak ipini dizkiete”. Biharko plenoan lantzeko aurkeztu duten mozioan ez da zehazten erasoak non izan diren, baina HITZA-k jakin du Amuteko familia batek eta Alde Zaharreko beste batek jaso dituztela mezu horiek.
Urteko azken plenoa bihar goizean egingo dute, 08:15etik aurrera, gutxi gorabehera (Hondarribia Lantzen erakundearen bilera eta gero hasiko da).