Manifestazioa egin dute, bost gazteak edozein momentutan atxilotu ditzazketela salatzeko
Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo iluntzean bost gazteen kontrako epaia berresten duen erabakia salatzeko. Herriko bost gazte atxilotuak izateko arrisku larrian. Gure etxeko atea zabalik dute lelopean zeharkatu zituzten herriko kaleak. Ez da egun hauetan egingo duten mobilizazio bakarra izango: gaur ikasleek paroa egingo dute, eta 12:30ean elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Bihar, berriz, Bilduren eta Ezker Anitzaren udal taldeek deituta, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 12:00etan. San Tomas Egunean ere izango da ekitaldirik, eta iganderako manifestazioa deitu dute. Datozen asteetan Gipuzkoa mailako manifestazioa egiteko asmoa dute baita ere.
Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo iluntzean bost gazteen kontrako epaia berresten duen erabakia salatzeko. Herriko bost gazte atxilotuak izateko arrisku larrian. Gure etxeko atea zabalik dute lelopean zeharkatu zituzten herriko kaleak. Ez da egun hauetan egingo duten mobilizazio bakarra izango: gaur ikasleek paroa egingo dute, eta 12:30ean elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan.
Bihar, berriz, Bilduren eta Ezker Anitzaren udal taldeek deituta, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 12:00etan. San Tomas Egunean ere izango da ekitaldirik, eta iganderako manifestazioa deitu dute.
Datozen asteetan Gipuzkoa mailako manifestazioa egiteko asmoa dute baita ere.