Gabonetako ekintzak, haur eta gaztetxoentzat
Kale ekintzako arduradunak, Ttak-ek, hainbat ekimen antolatu ditu haur eta gaztetxoek Gabonetako oporretan gozatzeko. Etzidamu, hilak 22. Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. 16:00etan, kalejira, Herri Musikaren Txo...
Kale ekintzako arduradunak, Ttak-ek, hainbat ekimen antolatu ditu haur eta gaztetxoek Gabonetako oporretan gozatzeko.
- Etzidamu, hilak 22. Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. 16:00etan, kalejira, Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz. Eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekuan. 17:00etan, ikatza aterako dute. Irrien Klubeko pertsonajeak izango dira bertan.
- Asteazkena, hilak 26. Olentzerok ekarritako opariekin jolasean, 17:00etan, plazan.
- Osteguna, hilak 27. Txalaparta tailerra, Soinuenearen eskutik. 17:00etan, Herri Musikaren Txokoan.
- Ostirala, hilak 28. Irrien Klubeko puzgarriak, 10:30etik 13:30era, Doneztebe plazan. 17:00etan, Mundutik plazara, plazatik mundura! ikuskizuna plazan, Oiartzungo Irrien Lagunen laguntzarekin.
- Larunbata, hilak 29. Kontzertu pedagogikoa, Soinueneak antolatuta eta Kantabriako musikarien eskutik. 11:30ean, Herri Musikaren Txokoan.
- Asteazkena, urtarrilak 2. Funky tailerra, Ugaldetxoko lokaletako kideen laguntzarekin. 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Osteguna, urtarrilak 3. Gurpil zaharrekin jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Ostirala, urtarrilak 4. Zinema, Oiartzungo Irrien Lagunen laguntzarekin. HH eta LH 1, 2 eta 3ko ikasleak, 17:00etan, ikastolako jantokian: Surfaz txoratuta. LH 4, 5 eta 6koak, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian: Izuaren gela (beldurrezko filma).