
Gazte mugimendu berri bat eratzen da ari da azken denboraldian Euskal Herrian, eta Irunen ere. Zukgua da mugimendu horren izena eta momentuz, hori eratzearen aldeko eztabaidak eta parte hartze prozesuak aurrera eramaten ari dira. Irunen, datorren astean berriz ere biltzekoak dira “hirugarren blokearen” gainean lan egiteko. Aurrerantzean ere, zenbait hitzordu finkatuko dituzte. Beñat Alzaga (Irun, 1987) gazteak mugimenduaren xehetasunak azaldu ditu. Zertan datza Zukgua prozesua? Zer egin duzue orain arte? Lehenik eta behin azaltzea prozesua nolabait hiru bloketan banatu genuela eta bloke bakoitzean gai ezberdinak jorratu ditugula. Orain arte lehenengo bi blokeak jorratu ditugu. Aurrenekoan mundu mailako egungo egoeraren azterketa orokorra egin genuen; nola ikusi eta zein irakurketa egiten genuen. Bigarrenean, gaur egun Euskal Herrian abiatu den ziklo politiko berriaren irakurketa egin genuen. Pixka bat ulertzeko, orain arte ziklo politiko bat bizi izan dugu eta orain, agertoki berri batean aurkitzen gara. Honen guztiaren baldintza positibo eta negatiboak, bertan nola ahal dugun eragin eta egoerak nola baldintzatzen gaituen daude gure jardunean. Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak? Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz. Benetan definitu behar dugu orain antolakuntza nolakoa izan behar duen, helburu estrategikoak… Azken finean, gazte estrategia bat definitzea, horren izaera, antolakuntzaren izaera, funtzionamendua, funtzioak… zehaztu gabe daude. [...]


Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek

Urtea bukatu baino lehenago izango da aurtengo Neguko Kontzertua, Soinuenea Fundazioaren eskutik. Hilaren 29an izango da, 18:30ean, Ergoiengo Auzokalte elkartean. Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutierrez igoko dira oholtza gainera. Euskal he...

Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko ...

Larunbatean eman zituzten Xenperlar Bertso Eskolaren XXIV. Zapirain Anaiak eta XIV. Ibon abala bertsopaper lehiaketen sariak. Azken horretan, bigarren saria irabazi du Iraitz Mateo oiartzuarrak, Munduaren amaiera egunkari bakarrean lanarekin.

Portuko berritartze lanek behartuta, Arrantzale auzoan egingo dute aurten azken urteetan San Pedro kalean egiten zuten San Tomas eguneko festa. Lekuzaldatuta, baina egitarau potoloarekin dator aurten ere San Tomas Eguna. Baserritar produktuen azoka, herri kirolak, jolasak musika eta dantza izango dira bihar, goizetik gauera arte. 09:00etan hasiko dira ekintzak, barazki eta baserritar produktuen azokarekin. Ohi bezala, animalien erakusketa ere izango da , eta txistorra jan nahi duenak izango du non eskatu eta zerrekin lagundu. Eguerdi aldera, jende gehien pilatzen denean hasiko da herri kirolen erakustaldia. Aurten, Peio Kañamares motozerrarekin eta trontzarekin ariko da, eta Fausto Mugerza aizkorarekin. Arratsaldean haurrentzako jolasak izango dira, bostetan, eta ordubete geroago musika eta dantza hasiko da, Zesuma eta Meakako Adixkideak-ekin. Aurtengo berritasuna zezen suzkoa izango da; 21:00etan hasiko da. San Tomas Eguna 09:00etan, baserritar produktuen azoka, animalien erakusketa eta txistorrada. 13:00etan, herri kirolak. 17:00etan, haurrentzako jalasak. 18:00etan, musika eta dantza. 21:00etan, zezen suzkoa.

Irun Hiria Musika Bandak, Erain Txiki ikastetxeko ikasleekin batera, 2012ko Gabonetako Jaialdia emango dute igandean, hilaren 23an, Amaia KZko auditorioan. Eguerdiko 12:30ean hasiko da emanaldia. Iñaki Gurrutxagak zuzendutako musika bandak eskainiko duen kanta sorta ondorengoa izango da: Bands around the world (Paul Yoder) Pique dame (Franz Von Suppe) A Christmas dance party nº1 (Michael Carros) Birjiña maite (Aita Madina) Haur eder baten bila (Iñaki Urkizu) White Christmas (Irving Berling) Navidad llego la paz (Ivan Calderon)

Pin Pan Pun Haur Parkea abiatzeko dena prest dago dagoeneko. Ficobako hiru pabilioi egokitu dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte bertan egingo den txikientzako parkerako. Aurtengo ekitaldian gainera, teknologia berriak izango dira protagonista. “Garaiak aldatu dira, eta haurrak ere bai” azaldu dute Ficobako ordezkariek. Hori dela eta, aurten planetario bat instalatzeaz gain, software libreko hastapen gunea eta roboten inguruko tailerra berritasun moduan prest izango dira. Horrez gain, auto telegidatuen lasterketa pista, gaztelu puzgarriak eta karruselak ere izango dira Ficoban, besteak beste: matxinsaltoa, haurren trena, talka autoen pista, ohe elastikoak… Txikietatik nerabeetara Gabonetako parkea 3 eta 14 urte arteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta dago. Aurten gainera, ume autistei zuzendutako ekintza eta ordutegi bereziak antolatu dituzte. Gainera, aurtengo ekitaldian aparkalekua debalde izango da. Prezioak ezagutu nahi izanez gero, Ficobak prestatutako webgune berezira jo dezakete interesatuek.

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak. Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak. Ikerketa sakona Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak. Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak. Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan. Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Udal Gobernu Taldeko kideek aurkeztu dituzte eguerdian. Hona:

Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia eta azaldu dutenez, “jende andana deitu dugu, hala nola herriko eragile ezberdinak, esparru ezberdinetako jendea, etabar, bertan argazki ikusgarri eta erraldoi bat egiteko intentzioarekin”. Helburu berarekin, Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatzeko, Adierazpen Eguna egiten ari dira gaur. Hala, egun osoan Ni ere bai. U 12 Bilbon leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz: “Iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere hala izatea espero dugu”, gaineratu dute. Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehaztu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Herrira-tik gizarteari eskatu diote “garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin” gogoratzeko: “Gizakietaz hitz egiten ari gara, giza eskubideez, eta garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin gogoratzea oso inportantea dela deritzogu”. Eta hilaren 28rako, hileko azken ostiralerako, Herrira-ren Hondarribiko eta Irungo taldeek deialdi bateratua luzatu dute. Irungo Zabaltza [...]