Pin Pan Pun Haur Parkeak larunbatean irekiko ditu ateak

Pin Pan Pun Haur Parkea abiatzeko dena prest dago dagoeneko. Ficobako hiru pabilioi egokitu dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte bertan egingo den txikientzako parkerako. Aurtengo ekitaldian gainera, teknologia berriak izango dira protagonista. “Garaiak aldatu dira, eta haurrak ere bai” azaldu dute Ficobako ordezkariek. Hori dela eta, aurten planetario bat instalatzeaz gain, software libreko hastapen gunea eta roboten inguruko tailerra berritasun moduan prest izango dira. Horrez gain, auto telegidatuen lasterketa pista, gaztelu puzgarriak eta karruselak ere izango dira Ficoban, besteak beste: matxinsaltoa, haurren trena, talka autoen pista, ohe elastikoak… Txikietatik nerabeetara Gabonetako parkea 3 eta 14 urte arteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta dago. Aurten gainera, ume autistei zuzendutako ekintza eta ordutegi bereziak antolatu dituzte. Gainera, aurtengo ekitaldian aparkalekua debalde izango da. Prezioak ezagutu nahi izanez gero, Ficobak prestatutako webgune berezira jo dezakete interesatuek.

Pin Pan Pun Gabonetako haur parkea, Ficoban

Pin Pan Pun Gabonetako haur parkea, Ficoban

Pin Pan Pun Haur Parkea abiatzeko dena prest dago dagoeneko. Ficobako hiru pabilioi egokitu dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte bertan egingo den txikientzako parkerako. Aurtengo ekitaldian gainera, teknologia berriak izango dira protagonista.

“Garaiak aldatu dira, eta haurrak ere bai” azaldu dute Ficobako ordezkariek. Hori dela eta, aurten planetario bat instalatzeaz gain, software libreko hastapen gunea eta roboten inguruko tailerra berritasun moduan prest izango dira.

Horrez gain, auto telegidatuen lasterketa pista, gaztelu puzgarriak eta karruselak ere izango dira Ficoban, besteak beste: matxinsaltoa, haurren trena, talka autoen pista, ohe elastikoak…

Txikietatik nerabeetara
Gabonetako parkea 3 eta 14 urte arteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta dago. Aurten gainera, ume autistei zuzendutako ekintza eta ordutegi bereziak antolatu dituzte. Gainera, aurtengo ekitaldian aparkalekua debalde izango da.

Prezioak ezagutu nahi izanez gero, Ficobak prestatutako webgune berezira jo dezakete interesatuek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.