San Tomas Eguna Arrantzale Auzoan ospatuko dute aurten
Portuko berritartze lanek behartuta, Arrantzale auzoan egingo dute aurten azken urteetan San Pedro kalean egiten zuten San Tomas eguneko festa. Lekuzaldatuta, baina egitarau potoloarekin dator aurten ere San Tomas Eguna. Baserritar produktuen azoka, herri kirolak, jolasak musika eta dantza izango dira bihar, goizetik gauera arte. 09:00etan hasiko dira ekintzak, barazki eta baserritar produktuen azokarekin. Ohi bezala, animalien erakusketa ere izango da , eta txistorra jan nahi duenak izango du non eskatu eta zerrekin lagundu. Eguerdi aldera, jende gehien pilatzen denean hasiko da herri kirolen erakustaldia. Aurten, Peio Kañamares motozerrarekin eta trontzarekin ariko da, eta Fausto Mugerza aizkorarekin. Arratsaldean haurrentzako jolasak izango dira, bostetan, eta ordubete geroago musika eta dantza hasiko da, Zesuma eta Meakako Adixkideak-ekin. Aurtengo berritasuna zezen suzkoa izango da; 21:00etan hasiko da. San Tomas Eguna 09:00etan, baserritar produktuen azoka, animalien erakusketa eta txistorrada. 13:00etan, herri kirolak. 17:00etan, haurrentzako jalasak. 18:00etan, musika eta dantza. 21:00etan, zezen suzkoa.
Portuko berritartze lanek behartuta, Arrantzale auzoan egingo dute aurten azken urteetan San Pedro kalean egiten zuten San Tomas eguneko festa. Lekuzaldatuta, baina egitarau potoloarekin dator aurten ere San Tomas Eguna. Baserritar produktuen azoka, herri kirolak, jolasak musika eta dantza izango dira bihar, goizetik gauera arte.
09:00etan hasiko dira ekintzak, barazki eta baserritar produktuen azokarekin. Ohi bezala, animalien erakusketa ere izango da , eta txistorra jan nahi duenak izango du non eskatu eta zerrekin lagundu. Eguerdi aldera, jende gehien pilatzen denean hasiko da herri kirolen erakustaldia. Aurten, Peio Kañamares motozerrarekin eta trontzarekin ariko da, eta Fausto Mugerza aizkorarekin.
Arratsaldean haurrentzako jolasak izango dira, bostetan, eta ordubete geroago musika eta dantza hasiko da, Zesuma eta Meakako Adixkideak-ekin. Aurtengo berritasuna zezen suzkoa izango da; 21:00etan hasiko da.
San Tomas Eguna
- 09:00etan, baserritar produktuen azoka, animalien erakusketa eta txistorrada.
- 13:00etan, herri kirolak.
- 17:00etan, haurrentzako jalasak.
- 18:00etan, musika eta dantza.
- 21:00etan, zezen suzkoa.
