Etzi ospatuko dute Lezoko San Tomas
San Tomas Eguna etzi ospatuko dute Lezon. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. 11:00etan, txistulari taldeak kalejira egingo du. Horrez gain, goiz osoan zehar, euskal produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da, Karlos Saldise plazako az...
San Tomas Eguna etzi ospatuko dute Lezon. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira.
11:00etan, txistulari taldeak kalejira egingo du. Horrez gain, goiz osoan zehar, euskal produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da, Karlos Saldise plazako azokan. Taloak eta txistorra ere ez dira faltako.
Herri dantzak ere egingo dituzte herrian zehar, eta 13:00etan Txorimaloen erakusketa egingo dute, eta sariak banatuko dituzte.
