Gabonen harira, hainbat ekimen izango dira Katean

Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira: Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai. Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu.  Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera. Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko. Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.

Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira:

  • Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai.
  • Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu.  Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera.
  • Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko.
  • Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.