«Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia uzteko eskatzen diogu»
EAJren proposamena sorpresa ez dela izan esan dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria Orereta Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen harira, hondakinen gaiarekin herritarren borondatearen aurka jo dela nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzki et...
EAJren proposamena sorpresa ez dela izan esan dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria Orereta Bizirik-ek
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen harira, hondakinen gaiarekin herritarren borondatearen aurka jo dela nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzki eta Errenteria-Orereta Bizirik taldeek. «Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia alde batera uzteko eskatzen diogu eta gai honi buruz bere hasierako planteamenduak berreskuratzeko», adierazi dute.
EAJren proposamena [aurrekontuaren partida bat gordetzea Zubietan errauste planta bat egiteko] ez da sorpresa izan talde horientzat. Horien hitzetan, EAJk ezin du onartu Gipuzkoako hainbat udal garatzen ari diren hondakinen kudeaketa gehiegi zabaltzea, «bestela beraiek defendatzen duten errauste planta elikagairik gabe geldituko litzateke, eta horrekin batera, beren etekin ekonomikoa».
Horren haritik, talde ekologisten iritziz, EAJk badaki kudeaketa horrek beraien alternatibaren porrota dakarrela, «baina hala ere saiatzen ari dira, kosta ahala kosta».
