Ihes egin dio partidak Bidasoa eskubaloi taldeari

Puente Genil taldearen etxean aritu zen Bidasoa eskubaloi taldea asteburuan. 25-20ko emaitzarekin iritsi zen partida bukaerara. Irundarrak ondo hasi arren, baina lehen zatiaren azken hamar minutuetan partidatik kanpo gelditu ziren. Irungo Gaztiak bere ...

irungo hitza

Ihoteak asteburuan ospatuko dituzte herrian

Gaur goizean aurkeztu dituzte udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira Asier Legorburu Kultura zinegotzia, eta Ihote Taldeko hainbat kide.

nagore vega

Sanferminetako egitaraua prestatzen hasteko bilera

Bihar arratsaldean Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du, Azokan, San Fermin jaiei begira egiten ari diren eztabaida prozesuarekin jarraitu eta 2012ko egitaraua prestatzen hasteko. Herritarrei dei egin diete eztabaidan parte har dezaten. 20:00etan ha...

pasaiako hitza

Oiartzungo bi bikote, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan

Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa. Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren. Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan. Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.

nagore vega

Bihar aurkeztuko du Kukaik ‘Out/In’ ikuskizuna

Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 ...

errenteriako hitza

Ezker abertzalearentzat kanpoko kaiak Gipuzkoaren etorkizuna “hipotekatzen” du

Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...

pasaiako hitza

Kaldereroen konpartsak bihar eta etzi egingo ditu entseguak

Hilaren 11an, larunbatean, egingo den helduen kaldereroen konpartsan atera nahi dutenek, bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna) entseatuko dute. Entseguak Trintxerpeko alkateordetzako beheko solairuan izango dira, 20:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek dei egin diete parte hartu nahi duten guztiei, entseguetara joateko. Hilaren 11an izango da kaldereroen elkarretaratzea, 18:30ean, Serafin Esnaola plazan. Juan Jesus Neirak eta Maribel Mugikak zuzenduko dute konpartsa, eta erreginak honako hauek izango dira: Santi Lopez Galdona, Juan Benito Fernandez eta Santos Celemin. Parte hartzaile bakoitzak bere zartagina eta mailua eraman beharko du. Trintxerpeko Ilunbe Musika Bandak lagunduko die jardunean. Haurrena Karmengo Ama eskolan Haurren elkarretaratzea Karmengo Ama eskolan izango da, larunbatean ere, 17:00etan. Arraiketai eta Pasaia Musikaleko Pantxanga txarangek girotuko dute kalderero txikien elkarretaratzea.

pasaiako hitza

Kaiko Herrera berrantolatzeko proposamena aurkeztuko dute herritarrek

Kaiko Herrera berrantolatzeko herritarrek egin duten proposamena aurkeztuko dute ostegun arratsaldean, Lezoko Kultura Aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Herrera Herrirako kide batek hartuko du parte. Lezoko N-2000 taldeak, Eguzkik eta Gaztetxe...

lezoko hitza

Pasai pintxo egingo dute ostegunero, aste honetatik hasita

Pasaiako Laurak Bat elkarteko ostalaritzako hainbat kidek Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute ostegunean, hilaren 9an, Trintxerpen eta Antxon. Ostegunero, 19:00etatik 21:00etara pintxo bakoitzekin edari bat emango dute. Antxoko sei tabernak eta Trintxer...

pasaiako hitza

Leka Eneako bi taldeek irabazi dute asteburuan

Leka Enea Irun mahai-teniseko bi taldeak Andaluziako taldeen aurka lehiatu ziren asteburuan, Hirubiden izandako partidetan, eta bi kasutan, garaile atera ziren irundarrak. Hala, larunbata arratsaldean lehiatu ziren lehenbizi gizonak. Partida ez zen ero...

irungo hitza

Foru funtsa nola itzuli erabakitzeko bozeramaileen bilera eskatu du PSE-EEk

Joan den astean udalaren eta aldundiaren arduradunek foru funtsaren inguruan eginiko bileraren ostean, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak propo...

oarso bidasoko hitza

Itsuentzako txakurra erosteko, antzerkia

Hendaiako Ensemble C Tout taldeak Noces de sang antzezlana emango du datorren hilaren 17an eta 18an (ostirala eta larunbata dira) Mendi Zolan kulturgunean. 17ko emanaldian ikusleek borondatea eman behar dute saiora sartu ahal izateko. Bildutako dirua B...

hendaiako hitza

Elurra eta hotza, gaur gauetik hasita

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...

oiartzungo hitza

Nuendo erabiltzen ikasteko aukera, Gaztelekuan

Nuendo audio edizio eta masterizazio programa bat da. Hori erabiltzen irakatsiko dute Altzibarko Gaztelekuan, gaurtik aurrera. Interesa dutenek 19:00etan agertu behar dute gaur bertara. Eskolak astearteetan eta ostegunetan emango dituzte, 19:00etatik aurrera.  

nagore vega

Mugaritzi buruz

Phaidon argitaletxeak Mugaritz Errenteria-Oreretako jatetxeari buruzko liburu bat argitaratuko du laster: Mugaritz. A natural science of cooking. Maiatzean jarriko dute salgai, ingelesezko bertsioan.

errenteriako hitza

Pasaia Antzerki Tailerreko emakumeek eta gizonek bi obra prestatu dituzte hilaren 17rako

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean.  Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.  

pasaiako hitza

Kongresua izango da Ekoetxean, asteazkenetik aurrera

Txingudiko Ekoetxeak -Playaundiko Interpretazio Zentroa- kongresua hartuko du asteazkenetik ostiralera bitartean. Ecología de aguas dulces en espacios naturales protegidos (Ur gezen ekologia natura-gune babestuetan) izango da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak eta Uraren Euskal Agentziak bultzatutako kongresua. EGITARAUA Otsailak 8 9:30 – 13:00 Bertaratutakoen harrera eta dokumentazio banaketa. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak kongresuari hasiera emango dio. Ondoren, Iñaki Mezquitaren Odonatos. Las alas del agua (Odonatuak. Uraren hegalak) sorgin-orratzen inguruko erakusketaren inaugurazioa izango da. Goiza amaitzeko, bisita gidatua egingo dute Txingudiko Paduretatik zehar. 15:30-19:00 1. GAIA: Aldaketa globala eta ur espezien zikloaren aldaketa. Moderatzailea: German Alonso. - Beroketa orokorrak ur ekosistema kontinentaletan eragindako ondorioak. Brian Moss. Liverpooleko (Ingalaterra) Biologia Zientzietako Fakultatearen Zuzendaria. - Ur ekosistemen ahultasuna aldaketa orokorraren faktoreen aurrean. Aurkezpena Carrillo Lechuga Granadako Unibertsitateko Ekologia Saileko irakaslearen eskutik. 2. GAIA: Ur gozoen sistemen kudeaketara eta erabilerara aplikatutako ekologia. Moderatzailea: Jose Mª Sanz de Galdeano. - Mikroalga toxikoen zeregina Doñana Parke Nazionalean eta hildako ur hegazti ugarietan eragindako inpaktua: alerta goiztiarraren sarea eta kudeaketa estrategiak. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Eduardo Costas irakaslearen eskutik. - Hezeguneen kudeaketa Peñalara Parke Naturalean. Madrilgo Peñalara Parke Naturalaren Ikerketa eta Kudeaketa Zentroko Ignacio Granadosen eskutik. Otsailak 9 9:30 – 13:00 3. GAIA: Ingurumen adierazleak. Moderatzailea: Iñaki Mezquita. - Ur gozoko ornogabeak: egoera [...]

irungo hitza

Lokalak etxebizitza gisara moldatzeko ordenantza eskatu du EAJk

Hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtu ahal izateko ordenantza bat eskatu du Pasaiako Udaleko EAJren udal taldeak. Taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “udalerrian finkatuta dagoen eta erabiltzen ez den ondare eraiki handia da...

pasaiako hitza
Gehiago