Olentzeroren etorrera prestatzeko lehen bilera, etzi

Olentzeroren etorrera prestatzeko lehenengo bilera antolatu dute Olentzeroren laguntzaileek etzirako. 11:00etan izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan.

nagore vega

Gaur inauguratuko dute Mendi Zolanen herriko haurren parte hartzea izan duen ‘Aurpegi bat emadazu’ erakusketa

Donne moi un visage (Aurpegi bat emadazu) erakusketa eta arte instalazioaren inaugurazioa egingo dute gaur Mendi Zolan kulturgunean, 17:00etatik, 20:30era. Aurpegi bat emadazu, 2011-2012 ikasturtean Hendaiako eskoletan eta Mendi Zolanen eta Irungo Bitamine arte espazioan antolatutako tailer plastikoen fruitua da. Finean, haur bakoitzak bere burua nola ikusten duen aztertzen du DMUV proiektuak. Gaurtik, abenduaren 8ra arte bisitatu daiteke, Mendi Zolan kulturguneko ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Art & Project elkartearen egitasmoa izan da, Agnes Yobregatek animatuta. Antolatzaileek parte hartu duten lau artisten (Helga Massetani, Francisco Dussourd, Leon Lachamp eta Elke Roloff) eta haurren irakasleen artean izandako elkartrukatzea eskertu dute, eta, era berean, eskerrak eman dizkiote argazkiak egin dituen Z. Estudioko Ludovic Zeller argazkilariari, eta egitasmoan parte hartu duten eskolei eta haurrei. Herriko 3 eta 8 urte bitarteko 250 ikaslek parte hartu dute DM1V egitasmoan. Guztira, 320 erretrato bildu dituzte erakusketarako, euskarri desberdinetan azaltzen direnak: Metro eta erdi bider metro bateko argazki 5 argazki marko, haurren lanekin egindako 2 metro bider metro bateko eskultura bat, Haurren Hitzak deituriko pareta eta Eskola pareta.

hendaiako hitza

Koldo Mitxelenari buruz hitz egingo du Elixabete Perez Gazteluk astelehenean

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik. Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:...

errenteriako hitza

Biharko elkarrateratzea eta gero bilkura egingo dute

Bihar, azaroko azken ostirala izanik, elkarretaratzea eginen dute Pausuko biribilgunean, “euskal preso eta iheslariek Euskal Herrian bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko”. Elkarretaratzea eta gero bilera eginen dute Xaia ostatuan. Herriratik jakinarazi dutenez, presoen sustengurako “taldea berosatzeaz” hitzegingo dute.

hendaiako hitza

Donibaneko eraikin balioanitzarentzako dirua bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. E...

pasaiako hitza

Kantu afaria eginen dute larunbatean Xaian, Herritarrak elkartearen 30 urteak ospatzeko

Herritarrak elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, kantu afaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan larunbat honetan, abenduaren 1ean. 30 urte asko dira eta tarte horretan gertatu direnak gogora ekarriko dituzte afarian. Noski, Xaian izanik, musikarik ez da faltako. Fred, Beñat eta Danielek alaituko dute gaualdia. Antolatzaileek dei egin diete 30 urte hauetan lagun izan dituzten guztiei, haiekin afaldu eta euskal abestiak kantatzeko. Afarirako izena emateko eta informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 0559 20 76 10.

hendaiako hitza

“Benetako iraultza izan da gaixoa bere gaixotasuneko protagonista egitea”

Wilson Astudillo Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo  Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946).  Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Ardura Paliatiborako Euskal Elkarteko eta Mugarik gabeko Paliatiboak elkarteen helburu nagusia fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea da. Gaixoa hobeto zaintzea familien formazioaren bidez lortu nahi dute. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, eta hori da modu bat ez bakarrik gaixotasuna eramaten laguntzeko, baizik eta galerarako prestatzeko ere. Sendiak parte hartzen badu gaixoaren artatzea hobetzeaz gain, modu bat da maitasuna eskaintzeko, eta hori hezkuntza on batekin hobetu daiteke. Gaixotasunak hainbat fase izango ditu, eta bakoitzean garrantzitsua izango da babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Etapa positiboa izan daiteke gaixo eta familiarentzat. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea mantendu daiteke eta laguntzen zaio ere heriotza prestatzen. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin [...]

errenteriako hitza

Berdintasun Kontseiluak bat egin du biharko protesta deialdiarekin

Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kon...

errenteriako hitza

Erakusketa berria jarriko dute Petra Lekuonan larunbatean

Abendua hastearekin batera, erakusketa berria jarriko dute Petra Lekuona zaharren egoitzan larunbatean. Hilabete osoan zehar, Guillermo Ertetxeren koadroak ikusteko aukera izango dute, bertara hurbiltzen direnek. Hauxe da erakusketa bisitatzeko orduteg...

nagore vega

Hondarribiak sendo hasi du aulki mugikorreko liga

Hondarribia Arraun Elkarteak 21 domina lortu zituen joan den asteburuan Bidasoan egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako lehen proban. Irungo Santiagotarrak elkarteak antolatu zuen eta, irundarrak ondo egon baziren _sei garaipenekin—, Hondarribikoa izan zen talde hoberena: hamar lehen postu, bost bigarren eta sei hirugarren postu lortu zituzten. Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Lehen jardunaldia. Hondarribia Arraun Elkarteko kirolarien emaitzak: Kadete Mailako mutilak: Lehen postua zortzikoan eta laukoan, bigarrena skiffean, eta hirugarrena, zortzikoan eta bikoan. Kadete Mailako neskak: Lehen postua laukoan eta skiffean, eta bigarrena bikoan eta skiffean. Gazte Mailako mutilak: Lehen postua zortzikoan, bikoan eta skiffean. Gazte Mailako neskak: Hirugarren postua bikoan eta skiffean. Haurren Mailako mutilak: Lehen postua bikoan eta hirugarrena laukoan. Haurren Mailako neskak: Lehen postua lauko ontzian. Helduen Mailako neskak: Lehen, bigarren eta hirugarren postuak biko skullean. Beteranoen Mailako neskak: Lehen postua skiffean.  

hondarribiko hitza

Arantza Garmendia izan da Ezetz Asmatu lehiaketako irabazlea

Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiake...

errenteriako hitza

Bertshowa egingo dute etzi Mimos tabernan

Bertsoa eta musika uztartzen duen Bertshow saioa egingo dute etzi, abenduaren 1ean, Antxoko Mimos tabernan. Lau bertsolari izango dira mikrofono aurrean: Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Gitarrarekin Men...

pasaiako hitza

Proisaren egoeraren berri emateko hitzaldia egingo dute Kofradian

Gaur arratsaldean San Pedroko Proisa kulturguneari buruzko hitzaldia egingo dute barruti horretan dagoen Arrantzaleen Kofradiako ekitaldi aretoan. Kulturguneak egun duen egoeraren berri emango dute bertan. 19:30ean hasiko da bilera. Proisako kideez gai...

pasaiako hitza

Hiru partida jokatuko ditu Txostek etxean etzi

Etzi, Madalensoron pilotalekuan paleta larruz hiru partida izango dira, 10:00etan hasita. Honakoa da ordena: Hirugarren Maila: Txost 1-Urnieta 2. Hirugarren Maila: Txost 2-Olalde. Lehen Maila: Txost-Gazteleku 1.

nagore vega

Eguberri giroa izanen da larunbatean Mediatekan, Euskarazko Ipuinaldian

Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala:  gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere

hendaiako hitza

Rat Attack eta Sharon Stoner, larunbatean, Psilocybenean

Rat Attack talde ingelesak joko du larunbatean Psilocybenea aretoan. Punk jarrera duen taldea da eta musika ere 80. hamarkadan hasitako hardcore-punka da batez ere. Refused, The Bronx edota The Hives taldeen eragina nabaria dute euren abestietan. Hondarribira Bad Catholic lana aurkeztera datoz. Zuzenean ikusi nahi dutenek badakite izerdia botatzeko prest egon behar dutela. Aurretik Sharon Stoner bandak joko du. Aurten Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak diskoa kaleratu dute. Musikari bikainez osaturiko taldea da, Hondarribian oso maitatua den stoner musika egiten duena. Abesti oso landuak egiten dituzte oñatiarrek, baina entzun errazak era berean. Haien zuzenekoak gozatzeko izaten dira, belarriak garbi eta begiak irekita edukitzeko.  

hondarribiko hitza

Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du TASek

Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar ostegunarekin, Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta urkatuta agertu zen haren senarra egun berean. Bilduren udal taldeak bat egin du kontzentrazioarekin.  

irungo hitza

Euskararen motibazio saioak egin dituzte ikasleekin

Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta eta dinamizatuta, euskararen gaineko motibazio saioak egin dituzte herriko bi ikastetxeetan, DBHko ikasleekin. 200 ikaslerekin egon dira Maddalen Aristegi eta Jolanda Etxeberria Ttur-tturreko dina...

nagore vega

Etxebizitza eta lana eskubide direlako

Atzo eguerdian geldialdia egin zuen Irunen Lan duinaren eta eskubide sozialen alde goiburuarekin abian den martxak. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena ibiliko da. Aurten gehiengo sindikalak deituriko greba orokorretatik abiatutako ekimena da, eta euskal herritarrentzat enplegu duina aldarrikatzea du xede. Sindikatuez gain, 150 gizarte eragile inguruk egin dute bat Euskal Herria Martxan mobilizazioarekin. Pablo Garmendia Bidasoko ELAko arduradunak eskualderako mezu propioa osatu dutela esan zuen eta, hala, «enpleguaz gain etxebizitza duina izatea eskubidea dela» aldarrikatu zuten atzo San Juan plazan. Arratsaldean martxalariak Errenteria-Oreretara iritsi ziren. Herriko plazan elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren zarata ateratzen aritu ziren.

irungo hitza
Gehiago