Berdintasun Kontseiluak bat egin du biharko protesta deialdiarekin
Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kon...
Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin du deialdi horrekin, eta herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera.
Horrelako gertakariak ezin direla onartu adierazi du, eta “horren kontrako borrokan konpromiso tinkoa” berretsi du. “Mailako bereko konpromisoa” eskatu nahi diete erakundeei nahiz herritarrei, “guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko”.