
Wilson Astudillo Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946). Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Ardura Paliatiborako Euskal Elkarteko eta Mugarik gabeko Paliatiboak elkarteen helburu nagusia fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea da. Gaixoa hobeto zaintzea familien formazioaren bidez lortu nahi dute. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, eta hori da modu bat ez bakarrik gaixotasuna eramaten laguntzeko, baizik eta galerarako prestatzeko ere. Sendiak parte hartzen badu gaixoaren artatzea hobetzeaz gain, modu bat da maitasuna eskaintzeko, eta hori hezkuntza on batekin hobetu daiteke. Gaixotasunak hainbat fase izango ditu, eta bakoitzean garrantzitsua izango da babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Etapa positiboa izan daiteke gaixo eta familiarentzat. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea mantendu daiteke eta laguntzen zaio ere heriotza prestatzen. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin [...]


Araian (Araba) atzo emakume bat hil zuen ustez bikotekideak, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Errenteria-Oreretako Berdintasun Kon...

Abendua hastearekin batera, erakusketa berria jarriko dute Petra Lekuona zaharren egoitzan larunbatean. Hilabete osoan zehar, Guillermo Ertetxeren koadroak ikusteko aukera izango dute, bertara hurbiltzen direnek. Hauxe da erakusketa bisitatzeko orduteg...

Donibanen kantu jira egingo dute bigarren aldiz larunbat honetan, hileko lehen larunbata izaki. 12:00etan jarri dute zita Meipin, eta Donibane kalean zehar ibiliko dira kantuan. Itsas Mendi Kultur Elkarteko txistulariak lagun izango dituzte.

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Euskaraz jakin arren erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazioa sortzea bultzatu nahi dute. Parte hartu nahi duenak euskaltegira deitu behar du (943 64 12 16 telefono zenbakira) eta mintzodromoan parte hartu nahi duela esan. Udaletik dei egin diete herritarrei euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenean parte hartzeko: “Mintzodromoa euskaltegiko ikasleen partaidetzarekin egingo da, eta gainerako herritarrei dei egiten diegu kasino hurbiltzeko eta euskara praktikan jarri eta goiza solasean pasatzeko”. Iaz Irunen egin zuten Mintzodromoa lehen aldiz —aurten errepikatuko dute—, eta, arrakasta ikusirik, Hondarribian ere gauza bera egitea pentsatu dute, udal euskaltegitik abiatuta. “Partaideak hainbat mahairen inguruan eta lagun giroan eguneroko gaiei buruz berriketan aritzea da asmoa, kafetxo bat hartzen duten bitartean, eta gai baten eta bestearen artean parte hartzaileak mugituko dira mintzakidez ere aldatuz”, azaldu dute Udaleko Euskara arlotik.

Urteak egin zituen larunbatean Dublinen 1912an jaio zen Fionwala Ologhlen hondarribiarrak. Zenbaki borobila izanik, Aitor Kereketa alkateak emakumea zoriondu zuen hondarribiar guztien izenean. Sei seme-alaba eta 7 biloba ditu Ologhlenek eta modu ezinhobean ospatu zuen ehungarren irtebetetzea, familia giroan.

Larunbat honetan TEDx Pasaia Women ekitaldia egingo dute San Pedroko Ondartxon. Ehun pertsonentzako tokia dago, eta azkenekoak geratzen dira. Izena emateko ekitaldiaren webgunean sartu behar dute interesdunek.

Jaizkibelen Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea erradikatzeko lanen aurkezpena egingo dute gaur udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Ion Garin eta Anais Mitxelena Aranzadiko kideek emango dituzte azalpenak. Gainera, abenduaren 1ean, larunbatarekin, txango bat egingo dute landare horren erradikazio lanak non egingo dituzten ezagutzeko. Baccharis halimifolia landarea erradikatzeaz gain, Jaizkibel mendikoak berezkoak diren bi habitat berreskuartzea dute helburu: Cladium maricus formazioak eta bertan aurkitzen diren Thelypteris palustris landareak, eta Erica vagans landarearen kostako txilardiak. Aranzaditik zehaztu dutenez, Baccharis halimifolia landarea kostako habitaten kalitatea kaltetzen ari da eta dagoeneko eragin handia izan du Jaizkibelgo Cladium mariscus espezie endemikoaren formazioetan: “Jaizkibelgo flora eta habitaten aberastasuna paregabea da. 2470 hektareetatik %71a 26 formazio natural eta seminaturalez osaturik egonik, horietatik 12 interes komunitariokoak dira. Habitat horietako bat Cladium mariscus formazioak deritzona da, erkidegoan oso urria eta eremu murritza duena”. Larunbateko txangora joatea libre da, baina izena eman behar da aldez aurretik: Interesaturik daudenek 943 11 12 42 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat bidali behar dute, ostiraleko 14:00ak baino lehen.

Jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, Antxoko azokan. Bilera 20:00etan hasiko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar ostegunarekin, Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta urkatuta agertu zen haren senarra egun berean. Bilduren udal taldeak bat egin du kontzentrazioarekin.

Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta eta dinamizatuta, euskararen gaineko motibazio saioak egin dituzte herriko bi ikastetxeetan, DBHko ikasleekin. 200 ikaslerekin egon dira Maddalen Aristegi eta Jolanda Etxeberria Ttur-tturreko dina...

Atzo eguerdian geldialdia egin zuen Irunen Lan duinaren eta eskubide sozialen alde goiburuarekin abian den martxak. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena ibiliko da. Aurten gehiengo sindikalak deituriko greba orokorretatik abiatutako ekimena da, eta euskal herritarrentzat enplegu duina aldarrikatzea du xede. Sindikatuez gain, 150 gizarte eragile inguruk egin dute bat Euskal Herria Martxan mobilizazioarekin. Pablo Garmendia Bidasoko ELAko arduradunak eskualderako mezu propioa osatu dutela esan zuen eta, hala, «enpleguaz gain etxebizitza duina izatea eskubidea dela» aldarrikatu zuten atzo San Juan plazan. Arratsaldean martxalariak Errenteria-Oreretara iritsi ziren. Herriko plazan elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren zarata ateratzen aritu ziren.

Gaur da udalak eta Ttur-tturrek antolatutako kantu eta jolas tailerrean izena emateko azken eguna. Hori egiteko Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Bi saio izango dira: abenduaren 3...

Inoiz baino udalbatzar motzagoa izan zen atzoko. Gai ordena ikusita espero zitekeen, eta zinegotziak ez ziren gehiegi luzatu eztabaidatzeko zeuzkaten bost puntutan. Gairik garrantzitsuena etxe kaleratzeei buruzkoa izan zen, eta aurrera atera zen aho batez PSE-EEk egindako proposamena. Mozio horretan onartu zuten, hala nola, etxe kaleratzeak bi urtez etetea eskatzea eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza parke bat sortzea. Bilkuran azaldu ziren ere Stop Kaleratzeak taldeko kideak ere. Oro har, udalak hartutako jarrerarekin pozik agertu ziren, baina hainbat zehaztapen egin zituzten atzo onartutako hamar puntuko mozio horretan. Hala nola, Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain, araudia urgentziaz aldatzeko eskatu zuten, eta etxebizitza ordainean ematea, eta horietan alokairu soziala ezartzea eskatu zuten. Espainiako Gobernuak araudia aldatuko ez balu, Gasteizko Legebiltzarrari etxebizitza eskumena galdegiteko exijitu diote. Udalari, zehazki, kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat Babes Ofizialeko Etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, etxea galdu dutenak berriro bueltatu daitezkeela azaldu du, baita alokairu sozialaren eskaerari erantzun ere. Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik funtsak kentzea, udaltzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea, eta Eusko Jaurlaritzari Ertzaintza ez bidaltzea eskatzea, etxe kaleratzeak daudenean udalak eta zinegotziek zuzenean esku hartzea, eta azkenik, elikagaien banku bat sortzea. Eztabaidatu [...]

Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak datorren larunbaterako, abenduaren 1erako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek. Sarre...

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du bihar, ostegunarekin, udaletxeko areto nagusian. Euskara departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizketaldia eta sarrera denentzat libre izango da. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuen Uriberi nahi zuenaz hitzegiteko aukera eman zitzaiola baina, “bera ondarrutarra izanda, hitzaldia Hondarribian, eta bere obran itsasoak izanduen garrantzia edukita, itsasoaren gaia lantzeko eskatu genion”.

Hamarnaka herritarrek zarata atera zuten atzo murrizketekiko beren desadostasuna agertu eta bide batez, lan eta etxebizitza duina aldarrikatzeko. Plenoa bukatu arte itxaron zuten udaletxeko arkupeetan, botatzen zuen euri jasatik babestuz. Gero, ordea,...

Larunbatean, abenduak 1, Donostian bizi den Morella Muñoz-Tebar argazkilari venezolarrak prestaturiko Silentium goiburuko erakusketa inauguratuko dute kale Nagusiko Modotti arte galerian, 12:00etan. Natura hilaren kontzeptuari helduz, eguneroko objet...

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak bando bat argitaratu du, euskaraz bizitzearen garrantziaz eta horren aldeko aldarria eginez. Datorren larunbatean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean manifestazioa egingo dute Donostian. Anoeta estadiotik irtengo da martxa, 17:00etan. Pasaiako alkateak, “udalaren ordezkari naizen aldetik”, bat egin du Donostiako manifestazio deialdi horrekin. “Euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik”, adierazi du alkateak, “deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere mobilizazioarekin bat egiteko deialdia egiten dizuet”. Gainera, euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua egitera gonbidatu ditu herritarrak Pasaiako alkateak. Horrez gain, aste honetan Euskaraz bizi nahi dut leloa duen banderatxoa etxeetako balkoietan jartzeko deialdia luzatu du; berak hori egin duela jakinarazi du. Ikur hori webgune horretan bertan eska daiteke, edo bestela Kontseilura deituta (943 59 12 00 da telefono zenbakia). Pasaiako Udalaren bidez ere lor daitezke banderatxoak, eta Pasaiatik bertatik mugitu gabe, lau barrutietan eskura daitezke, hiru euroren trukean: Udal Euskaltegian, Trintxerpen; Antxoko Txirrita AEK euskaltegian eta San Pedroko eta Donibaneko liburutegietan. Euskaraz aritzeko deia Ekimen zehatz horiek aurrera eramateaz gain, hizkuntza bera egunerokotasunean erabiltzeko eskatu du Amaia Agirregabiriak: «Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz gozatzera animatu nahi zaituztet. [...]