Itsasoak bere obran izan duen eraginaz mintzatuko da Kirmen Uribe bihar udaletxean
Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du bihar, ostegunarekin, udaletxeko areto nagusian. Euskara departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizketaldia eta sarrera denentzat libre izango da. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuen Uriberi nahi zuenaz hitzegiteko aukera eman zitzaiola baina, “bera ondarrutarra izanda, hitzaldia Hondarribian, eta bere obran itsasoak izanduen garrantzia edukita, itsasoaren gaia lantzeko eskatu genion”.