Mintzodromoa egingo dute abenduaren 3an Hondarribian
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Euskaraz jakin arren erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazioa sortzea bultzatu nahi dute. Parte hartu nahi duenak euskaltegira deitu behar du (943 64 12 16 telefono zenbakira) eta mintzodromoan parte hartu nahi duela esan. Udaletik dei egin diete herritarrei euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenean parte hartzeko: “Mintzodromoa euskaltegiko ikasleen partaidetzarekin egingo da, eta gainerako herritarrei dei egiten diegu kasino hurbiltzeko eta euskara praktikan jarri eta goiza solasean pasatzeko”. Iaz Irunen egin zuten Mintzodromoa lehen aldiz —aurten errepikatuko dute—, eta, arrakasta ikusirik, Hondarribian ere gauza bera egitea pentsatu dute, udal euskaltegitik abiatuta. “Partaideak hainbat mahairen inguruan eta lagun giroan eguneroko gaiei buruz berriketan aritzea da asmoa, kafetxo bat hartzen duten bitartean, eta gai baten eta bestearen artean parte hartzaileak mugituko dira mintzakidez ere aldatuz”, azaldu dute Udaleko Euskara arlotik.
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Euskaraz jakin arren erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazioa sortzea bultzatu nahi dute. Parte hartu nahi duenak euskaltegira deitu behar du (943 64 12 16 telefono zenbakira) eta mintzodromoan parte hartu nahi duela esan.
Udaletik dei egin diete herritarrei euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenean parte hartzeko: “Mintzodromoa euskaltegiko ikasleen partaidetzarekin egingo da, eta gainerako herritarrei dei egiten diegu kasino hurbiltzeko eta euskara praktikan jarri eta goiza solasean pasatzeko”.
Iaz Irunen egin zuten Mintzodromoa lehen aldiz —aurten errepikatuko dute—, eta, arrakasta ikusirik, Hondarribian ere gauza bera egitea pentsatu dute, udal euskaltegitik abiatuta. “Partaideak hainbat mahairen inguruan eta lagun giroan eguneroko gaiei buruz berriketan aritzea da asmoa, kafetxo bat hartzen duten bitartean, eta gai baten eta bestearen artean parte hartzaileak mugituko dira mintzakidez ere aldatuz”, azaldu dute Udaleko Euskara arlotik.