Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskaraz bizitzearen aldeko manifestaziora joateko dei egin du alkateak

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak bando bat argitaratu du, euskaraz bizitzearen garrantziaz eta horren aldeko aldarria eginez. Datorren larunbatean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean manifestazioa egingo dute Donostian. Anoeta estadiotik irtengo da martxa, 17:00etan. Pasaiako alkateak, “udalaren ordezkari naizen aldetik”, bat egin du Donostiako manifestazio deialdi horrekin. “Euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik”, adierazi du alkateak, “deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere mobilizazioarekin bat egiteko deialdia egiten dizuet”. Gainera, euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua egitera gonbidatu ditu herritarrak Pasaiako alkateak. Horrez gain, aste honetan Euskaraz bizi nahi dut leloa duen banderatxoa etxeetako balkoietan jartzeko deialdia luzatu du; berak hori egin duela jakinarazi du. Ikur hori webgune horretan bertan eska daiteke, edo bestela Kontseilura deituta (943 59 12 00 da telefono zenbakia). Pasaiako Udalaren bidez ere lor daitezke banderatxoak, eta Pasaiatik bertatik mugitu gabe, lau barrutietan eskura daitezke, hiru euroren trukean: Udal Euskaltegian, Trintxerpen; Antxoko Txirrita AEK euskaltegian eta San Pedroko eta Donibaneko liburutegietan.   Euskaraz aritzeko deia Ekimen zehatz horiek aurrera eramateaz gain, hizkuntza bera egunerokotasunean erabiltzeko eskatu du Amaia Agirregabiriak: «Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz gozatzera animatu nahi zaituztet. [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/11/28

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak bando bat argitaratu du, euskaraz bizitzearen garrantziaz eta horren aldeko aldarria eginez.

Datorren larunbatean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean manifestazioa egingo dute Donostian. Anoeta estadiotik irtengo da martxa, 17:00etan.

Pasaiako alkateak, “udalaren ordezkari naizen aldetik”, bat egin du Donostiako manifestazio deialdi horrekin. “Euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik”, adierazi du alkateak, “deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere mobilizazioarekin bat egiteko deialdia egiten dizuet”.

Gainera, euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua egitera gonbidatu ditu herritarrak Pasaiako alkateak. Horrez gain, aste honetan Euskaraz bizi nahi dut leloa duen banderatxoa etxeetako balkoietan jartzeko deialdia luzatu du; berak hori egin duela jakinarazi du.

Ikur hori webgune horretan bertan eska daiteke, edo bestela Kontseilura deituta (943 59 12 00 da telefono zenbakia). Pasaiako Udalaren bidez ere lor daitezke banderatxoak, eta Pasaiatik bertatik mugitu gabe, lau barrutietan eskura daitezke, hiru euroren trukean: Udal Euskaltegian, Trintxerpen; Antxoko Txirrita AEK euskaltegian eta San Pedroko eta Donibaneko liburutegietan.

 

Euskaraz aritzeko deia

Ekimen zehatz horiek aurrera eramateaz gain, hizkuntza bera egunerokotasunean erabiltzeko eskatu du Amaia Agirregabiriak: «Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz gozatzera animatu nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu erabileran aurrera egitea, pertsona bakoitzarengandik abiatuz taldera joz, taldetik udalerrira, eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora, ilusioz eta bizi nahiaz».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.