Kantu eta jolas tailerrean apuntatzeko azken eguna
Gaur da udalak eta Ttur-tturrek antolatutako kantu eta jolas tailerrean izena emateko azken eguna. Hori egiteko Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Bi saio izango dira: abenduaren 3...
Gaur da udalak eta Ttur-tturrek antolatutako kantu eta jolas tailerrean izena emateko azken eguna. Hori egiteko Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Bi saio izango dira: abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era.