Morella Muñozen argazkiak erakutsiko ditu abenduan Modotti Tailerrak
Larunbatean, abenduak 1, Donostian bizi den Morella Muñoz-Tebar argazkilari venezolarrak prestaturiko Silentium goiburuko erakusketa inauguratuko dute kale Nagusiko Modotti arte galerian, 12:00etan. Natura hilaren kontzeptuari helduz, eguneroko objet...
Larunbatean, abenduak 1, Donostian bizi den Morella Muñoz-Tebar argazkilari venezolarrak prestaturiko Silentium goiburuko erakusketa inauguratuko dute kale Nagusiko Modotti arte galerian, 12:00etan. Natura hilaren kontzeptuari helduz, eguneroko objetuekin konposizioak egin eta argazkitan izozten ditu Muñozek. Erakusketa abenduaren 30a arte irekita izango da.
