Argentinatik Gernikara, eta Ipar Polotik basora

En la lona konpainiaren eskutik dator Hendaiara Sialuk hartz txikiaren bidaia, Txotxongilo Egunen aurtengo ekitaldiko obra aipagarriena. Ostiralean taularatuko dute, 20:30ean, eta 6 urtetik gorako publikoari zuzenduta dago. En la lona antzerki taldea 1997. urtean sortu zuten Paula Alfierik eta Andres Fesnok Buenos Airesen, Argentinan. Hiru urte geroago Euskal Herrira etorri ziren eta Gernikan ezarri ziren. Ikuskizunetan zirku-teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak uztartzen dituzte dira. Teknika horiek beraien prestakuntzen zehar gehitzen joan dira. Horretaz gain, 1995. urteaz geroztik, zirku-teknikak ere irakasten dituzte En la lonakoek. Sialuk hartz txikiaren bidaia, hartz arre baten istorioa da: Ipar Poloan bizi da bere amarekin. Sialuk marroia da, goitik beheraino, eta bere ama txuri-txuria, ipar hartza delako. Sialuk zoriontsua da ipar poloan, baina badu zerbait, halako egonezin bat, eta erantzunen bila abiatuko da. Mendi Zolanera hurbiltzen direnek sinbolismoz beteriko bidaia zirraragarri bat biziko dute. Bere historia ezagutzeko bidaiari ekingo dio Sialuk hartzak, eta lortuko du, baina aurretik fantasiei aurre egin beharko die, ama faltan botako du eta, tarte horretan, hazi egingo da. Adopzioez, laguntasunaz eta emozioez jardungo du En la lona taldeak, 6 urtetik gorako haurrentzat egokitutako kontakizunean.

hendaiako hitza

Jabier Muguruzak ‘Bikote bat’ azken lana aurkeztuko du Amaian

Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana ezagutzera emango du larunbatean, Amaia KZn izango den kontzertuan (20:00). Irungo musikariak “giro intimista” eta bere lanetan hain ohikoak diren isiluneak muturreraino eramaten ditu. Hala, Mikel Azpiroz piano jotzaileak soilik laguntzen du Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Mireia Otzerinjauregiren koroekin batera. Horrez gain, Bernando Atxaga, Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Gerardo Markuleta eta beste hainbat idazleren laguntza jaso du irundarrak kantak osatzeko unean. Sarrerak 6,60 euroan salgai daude, Turismo Bulegoan, Kutxan edota kontzertuaren egunean Amaia KZren lehiatilan bertan eros daitezke. Diskoaren grabazioa Bikote bat diskoa bi fasetan grabatu zuen Muguruzak. Lehena, El Vendrell (Tarragona, Herrialde Katalanak) herriko Auditorin grabatu zuen. Bertan, Mikel Azpirozen piano doinuak ere jaso zituen Muguruzak bere diskorako. Bigarren fasea bestalde, Azkarateko (Nafarroa) Katarin estudioetan grabatu zuen, Angel Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Bertan, akordeoi doinuak, eta Muguruzaren eta Otzerinjauregiren ahotsak grabatu zituzten.

irungo hitza

Mus Txapelketa antolatu du Itsas Mendi elkarteak

Mus Txapelketaren lehenengo ekitaldia du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Igandera arte eman daiteke izena Patxiku tabernan, bikote bakoitzak hamabina euro ordainduta. Partidak astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Itsas M...

pasaiako hitza

Jose Caballero (SAT): “Ekintza zuzenak eman digu mobilizazioetan izandako arrakasta”

Gaur Mikelazuloren Herrien Astearen barruan hitzaldia emango du Jose Caballero (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960) SATeko Antolakuntza Idazkariak, 20:00etan, elkartean. Ondoan, sindikatuko beste kide bat izango du, Lola Alvarez. Hitzaldiar...

errenteriako hitza

Jaizkibelen ondarearen gainean inoiz egin den ikerketarik sakonena aurkeztuko du Aranzadik asteburuan

Jaizkibelen ondarearen gainean inoiz egin den ikerketarik sakonena aurkeztuko du Aranzadik asteburuan

lezoko hitza

Nesken futbol denboraldia aztertuko dute bihar

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, nesken futbolaren txanda izango da bihar. 13:15etik aurrera, Oiartzun Kirol Elkarteko Bigarren Mailako taldeaz, eta Realaz ariko dira Joxe Migel Lopez eta gonbiatuak. Saioa 20:30ean errepikatuk odute, FM107an.

oiartzungo hitza

Aitor Txarterina komikilaria izango da Txiste Grafikoen Lehiaketako sari banaketan

Hondarribiko Udalaren Euskara Departamenduak antolatutako Txiste Grafikoen Lehiaketako saridunen izen abizenak aste honetan ezagutuko ditugu. Larunbatean egingo dute sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Udalak Aitor Txarterina komikigile iruñearr...

hondarribiko hitza

Bideo emanaldiak izango dira, gaur udal ludoteketan

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”. Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen...

errenteriako hitza

Latitud 43 indie taldearen kontzertua Uxoan, ostiralean

Men of Rock musika elkarteak Latitud 43 musika taldearen kontzertua antolatu du Uxoa tabernan, ostiralean. Ohi bezala, 22:30ean hasiko da emanaldia eta doan izango da. Latitud 43 seikote donostiarra da, pop rock eta indie musiken artean mugitzen dena. ...

hondarribiko hitza

Oraindik izena eman daiteke langabetuen alde igandean Klink-en egingo duten elkartasun bazkarirako

Igandean, hilaren 25ean, euskal kantuen zaleak elkartuko dira San Pedro kalean, hileko Kalean Kantuz ekitaldirako. Aste honetakoa berezia izango da, abestu eta gero bazkari solidarioa egingo baitute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Ald...

hondarribiko hitza

Gaur hasiko dira Txotxongilo Egunetako emanaldi irekiak, Mendi Zolanen

Akelarre Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, astelehenean hasi ziren Hendaiako Txotxongilo Egunak. Igandera arte, hainbat ikuskizun taularatuko dituzte, euskaraz. Gainera, eskuekin itzal antzerkia egiteko ikastaro bat eskainiko dute. Atzo eta astelehen...

hendaiako hitza

Txinzerrek egindako kudeaketa salatu du Eguzkik

Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak  Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen jarrera kritikatu zuen atzo, uraren eta zaborren kudeaketa dela eta. Uraren inguruan, Txinzerrek kontsumorako ura eta zentral e...

irungo hitza

Xatz eta Eskifaiak Santa Zeziliari abestuko diote

Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzek kontzertua emango dute larunbat arratsaldean Portuko elizan, 20:30etik aurrera. Maite Ocak zuzenduko du Xatz eta Gorka Aierbek, Eskifaia. Bi taldeek Esther Barandiaranen laguntza izango dute, pianoarekin. Xatzek, g...

hondarribiko hitza

Enpleguaren X. Astean goizetik aurrera izena eman daiteke

Bidasoa Bizirik erakundeak Enpleguaren X. Astea abiatuko du bihar goizean. Aurtengoan, internet bidezko izen emateak izango dira berrikuntza nagusia eta beraz, El espazioren weborrira jo beharko dute interesatuek goizeko 10:00etatik aurrera. Epea ostir...

irungo hitza

Irrigintza Jairako entsegua egingo dute ostiralean

Irrigintza Jaia egingo dute Oarsoaldeko Irrien Lagunek abenduaren 2an Oiartzunen, eta hori prestatze aldera, egun horretarako dantzaren entsegua egingo dute ostiral arratsaldean San Pedron. Entsegua 18:00etan hasiko da, pilotalekuan (eguraldi txarra eg...

pasaiako hitza

Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dira Oiartzungo dantzariak

Gipuzkoako Aurresku eta Doinu Zahar txapelketetan lehiatuko dira larunbatean Donibanen honako oiartzuarrak: Aurreskuan, Xanti Leonet, eta Doinu Zaharrean, Izar Aizpuru, Izar Etxeberria, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal. Informazio gehiago PASAIAKO HIT...

nagore vega

Aldundiak euskarari lehentasuna ematea txalotu du euskalgintzak

Oarsoaldeko hainbat eragilek agerraldia egin dute; hizkuntza politika ausartak eskatu dizkiote erakundeei Oarsoaldeko euskalgintzako kideek agerraldia egin zuten ostiral arratsaldean, euskarari lehentasuna emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiaren harira. Euskalgintzako kide horien ustez, «argi izpia, haize freskoa eta arnasaldia» ekarri ditu erabaki horrek. Horren aldeko agiria sinatu zuten. Aldundiak honako erabakiak hartu ditu, besteak beste: prentsa agerraldietan euskara izango da lehenetsiko duen hizkuntza; barne mailan euskara izango da lan egiteko hizkuntza; aldundiari dagozkion lanen esleipenetan, enpresako gutxienez bi teknikarik EGA edo baliokidea den euskara maila egiaztatu beharko dute… Horiek guztiak, «euskarak merezi eta behar duen tokia hartzeko ezinbesteko pausoak dira», euskaltzaleen iritziz. Euskaraz bizitzeko beharra Euskaldunek, euskaraz bizitzeko beharra dutela ere gogorarazi zuten ostiralean: «Erakundeetara jotzen dugun aldiro, euskaraz kasu egitea nahi dugu». Horregatik, aldundiaren urratsa, «euskal herri euskalduna eraikitzeko lehen harri koxkorra» dela uste dute, «euskaraz bizi nahi dugunok zoriondu eta eskertzen duguna». Zentzu horretan, Oarsoaldeko euskalgintzatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskualdeko gainontzeko erakundeei, «hizkuntza politika ausartak» martxan jar ditzatela eskatu diete: «Euskalduntze prozesuan eredu izango diren erakundeak behar ditugu, prozesu hori bultzatu eta akuilu lana egingo duten erakundeak». Sinatzaileak  Lezoko Oroitzene euskaltegia. Oiartzun Irratia. Oiartzungo AEK euskaltegia. Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz. Oiartzungo Euskeran Itotiyak. Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon [...]

nagore vega

Ruandako genozidioari buruzko dokumentala emango dute ostiralean Itsas Etxean, euskarazko azpitituluekin

My neighbor, my killer, hori da ostiral honetan jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituloekin Itsas Etxean botako duten film luzea. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak ordubete lehenagotik erosi ahalko dira Itsas Etxean bertan, bi euroan. Filmak 1994 urtean Ruandan hutu etniakoek tutsien kontra eragin zuten zen genozidioaren ondoren antolatu zuten berradiskidetze programa lantzen du, kinyarwanda hizkuntzan eta ingelesez grabatuta dago eta hizkuntza horietan emango dute Itsas Etxean, euskaraz azpititulaturik. Izan ere, Hondarribiko Euskara departamenduak Filmazpit programarekin bat egin du, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programarekin. Filmazpit programak euskarazko kultur kontsumoa areagotzea du helburu, baina beste xede bat ere badu, hots, komertzialak ez diren pelikulak jatorrizko bertsioan ematea. Hondarribian emango dituzten pelikula gehienak ingelesez grabatuta daude, baina ez guztiak. Urrian hasi ziren Itsas Etxean jatorrizko bertsioko emanaldiak ematen euskarazko azpitituloekin. Cirkus Columbia filma eman zuten urrian. Euskara departamendutik iragarri dutenez, “datozen hilabeteetan, Next Music Station: Marocco, Armadillo, Lilja 4-ever, Pink Saris, Next Music Station: Egypt, Skateistan, Le jour où Dieu est parti en voyage, Infestation edo Next Music Station: Tunisia/Syria ikus ahal izango dira”. Bistan denez, Fermin Muguruza irundarrak Magreben eta Ekialde Hurbilean grabatutako Next Music Station goiburuko dokumental sorta emango dute, besteak [...]

hondarribiko hitza

Marmier kiropraktikoaren hitzaldia, gaur

Gaur arratsaldean Bizkarreko minak saihestu goiburuko hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak Zuloaga Etxean, 18:30ean. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztientzako hitzaldia da, batez ere bizkarrezurran arazoak dituztenentzat interesgar...

hondarribiko hitza
Gehiago