Argentinatik Gernikara, eta Ipar Polotik basora
En la lona konpainiaren eskutik dator Hendaiara Sialuk hartz txikiaren bidaia, Txotxongilo Egunen aurtengo ekitaldiko obra aipagarriena. Ostiralean taularatuko dute, 20:30ean, eta 6 urtetik gorako publikoari zuzenduta dago. En la lona antzerki taldea 1997. urtean sortu zuten Paula Alfierik eta Andres Fesnok Buenos Airesen, Argentinan. Hiru urte geroago Euskal Herrira etorri ziren eta Gernikan ezarri ziren. Ikuskizunetan zirku-teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak uztartzen dituzte dira. Teknika horiek beraien prestakuntzen zehar gehitzen joan dira. Horretaz gain, 1995. urteaz geroztik, zirku-teknikak ere irakasten dituzte En la lonakoek. Sialuk hartz txikiaren bidaia, hartz arre baten istorioa da: Ipar Poloan bizi da bere amarekin. Sialuk marroia da, goitik beheraino, eta bere ama txuri-txuria, ipar hartza delako. Sialuk zoriontsua da ipar poloan, baina badu zerbait, halako egonezin bat, eta erantzunen bila abiatuko da. Mendi Zolanera hurbiltzen direnek sinbolismoz beteriko bidaia zirraragarri bat biziko dute. Bere historia ezagutzeko bidaiari ekingo dio Sialuk hartzak, eta lortuko du, baina aurretik fantasiei aurre egin beharko die, ama faltan botako du eta, tarte horretan, hazi egingo da. Adopzioez, laguntasunaz eta emozioez jardungo du En la lona taldeak, 6 urtetik gorako haurrentzat egokitutako kontakizunean.
En la lona konpainiaren eskutik dator Hendaiara Sialuk hartz txikiaren bidaia, Txotxongilo Egunen aurtengo ekitaldiko obra aipagarriena. Ostiralean taularatuko dute, 20:30ean, eta 6 urtetik gorako publikoari zuzenduta dago. En la lona antzerki taldea 1997. urtean sortu zuten Paula Alfierik eta Andres Fesnok Buenos Airesen, Argentinan. Hiru urte geroago Euskal Herrira etorri ziren eta Gernikan ezarri ziren.
Ikuskizunetan zirku-teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak uztartzen dituzte dira. Teknika horiek beraien prestakuntzen zehar gehitzen joan dira. Horretaz gain, 1995. urteaz geroztik, zirku-teknikak ere irakasten dituzte En la lonakoek.
Sialuk hartz txikiaren bidaia, hartz arre baten istorioa da: Ipar Poloan bizi da bere amarekin. Sialuk marroia da, goitik beheraino, eta bere ama txuri-txuria, ipar hartza delako. Sialuk zoriontsua da ipar poloan, baina badu zerbait, halako egonezin bat, eta erantzunen bila abiatuko da.
Mendi Zolanera hurbiltzen direnek sinbolismoz beteriko bidaia zirraragarri bat biziko dute. Bere historia ezagutzeko bidaiari ekingo dio Sialuk hartzak, eta lortuko du, baina aurretik fantasiei aurre egin beharko die, ama faltan botako du eta, tarte horretan, hazi egingo da. Adopzioez, laguntasunaz eta emozioez jardungo du En la lona taldeak, 6 urtetik gorako haurrentzat egokitutako kontakizunean.

