
Ella y el: ficciones gaztelerazko antzezlana emango du Legaleon-T antzerki taldeak, ostiralean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Antzezlana Futuro simple, futuro imperfecto –Etorkizun sinplea, etorkizun inperfektua– bideotik sortutakoa da. Artiumen 2010. urtean egindako topaketa baten ondorioz grabatu zuten bideoa. Txubio Fernandez de Jauregik eta Esperanza Lopezek beren etorkizunaren hipotesi bat planteatzen zuten bertan: “urte batzuen buruan desagertuta –egungo krisiarengatik eta bereziki antzerkiaren krisi etengabearengatik– egungo egoera kontuan hartzeko etorkizunetik aholku batzuk bidaltzen dituzte”. Bideoa eginda beste hainbat aukera zeudela ikusi zuten Fernandez de Jauregik eta Lopezek, eta oholtza gainean antzezteko formatua diseinatu zuten. Bertan, bi antzezleen zein bi dantzari garaikideen rolak betetzen dituzte protagonistak. Hala, antzezlanaren hasieran planetatik desagertzen dira eta zenbait arrasto uzten dituzte: USBak, MP3ak… Arrasto horiek segituta, bi artista horien irudia eraikitzen saiatzen dira Monica eta Rene pertsonaiak eta horren ibilbide abstraktua erakusten dute agertokian.

Bidasoko M15 mugimenduak “emakumeen kontrako bortizkeriaren gainean” hausnartzeko helburuarekin zineforuma antolatu du igandean, azaroaren 25ean. Plataformak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna medio antolatu du hitzo...

Irungo Herri Bilguneak Peio Alcantarillari harrera ekitaldia egingo dio larunbatean, Moskun, arratsaldeko 20:00etan. Preso bat egunkari bat kanpainaren baitan, afaria antolatu du bilguneak harreraren ondotik. Hazia Kultur Elkartean izango da afaria, 21...

Santa Zeziliako ospakizunen baitan, Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean Antxoko San Fermin parrokian, 20:00etatik aurrera.

Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 4...


Dagoeneko entzun daiteke Oiartzun Irratia sakelakoetan, Uhinbak aplikazioaren bidez. Interesa dutenek, hemen jaitsi dezakete. Webgunean ez ezik, sakelakoetan zuzenean jaitsi daiteke, Android eta iOS sistema eragileetan.

Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… ...

Elorsoro kiroldegiko 2013ko lanak egiteko, zenbat aste itxi behar duten galdetzen ari dira kiroldegiko arduradunak bazkideei. Abenduaren 5era arte, sarreran dagoen mahaian bozkatu ahal izango dute 16 urtetik gorako bazkideek, eta bi aukera hauen artean...

Gaurko, kaleko emanaldia antolatu du Ibargainek; kontzertua egingo dute Lartaungo musikariek igandean Bihar da Zezilia Deuna edo Santa Zezilia, musikaren eta musikarien eguna, azaroaren 22a. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibargain Musika Eskolak eta Lartaun Abesbatzak. Eskolak, musikarien zaindariaren omenez emanaldi berezia antolatu du gaurko. 17:45ak aldera, musika eskolako ikasle eta irakasleak eskolako atarian bildu eta kalejiran —Ikusi mendizaleak kantari eta soinu tresnak joaz—, Aialde kaletik Doneztebe plazara igoko dira. Plazara iritsitakoan udaletxearen aurrean «abesti ezagunez osatutako kantaldia» emango dute. Honako abestiak kantatuko dituzte: Maritxu, Maritxu; Udaberrian, Arrano Beltza eta Baketue Tuepapa. Ibargaingo arduradunek zehaztu dutenez, kantaldia irekia izango da: «Hurbiltzen diren guztiak, haurrekin eta gazteekin batera abestera gonbidatuta daude». Saioa bukatuta, plazatik Ibargain Musika Eskolara kalejiran joango dira berriro, Ikusi Mendizaleak abestiarekin. Eguna kantari bukatuko dute. Lau helburu ditu saio horrek, Ibargaingo zuzendari Juan Pablo Lizartzak jakinarazi duenez: «Hurrengo eguna musikarien eguna dela iragartzea; musika eskola kalera ateratzea, batez ere, ikasle gazteenak; publikoa gurekin batera kantan eta dantzan jartzea, eta, azkena, baina ez garrantzi gutxiagokoa, ondo pasatzea». Hala, herritar guztiak animatu dituzte musika eskolako ordezkariek gaurko ekimenean parte hartzera. Kantu Kantari eta kontzertua Lartaun Abesbatzak, bi ekitaldi antolatu ditu, biak asteburuari begira. Etzidamu, Kantu Kantari ekimena egingo dute. [...]

Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Irungo EGIk antolatutako hit...

Miguel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaioren Nafarroa ikus-entzunezko lana emango du Zure Abenturaren Bila programak ostegunean, Amaia KZn (19:30). Nafarroa osoan zehar egindako bidaia azaltzen dute egileek; Nafarroa Behea eta Nafarroa Garaian grabatutako irudiak, hain zuzen. Hala, iparraldean kolore “berdea” nagusitzen dela nabarmendu dute egileek, eta hegoaldean, aldiz, “okrea” nagusi dela gaineratu dute.

Santa Zezilia Eguna dela eta, Irungo Musika Eskola eta Udal Kontserbatorioko ikasleek kontzertua emango dute bihar, Mendibileko Musika Eskolaren aretoan, 19:30etik aurrera. Halaber, 2011-2012 ikasturteko diplomen banaketa egingo dute. Raffaela Acellare...


Sortu prozesua hilaren 24ean abiatuko dela jakinarazi zuen atzo Irungo ezker abertzaleak. “Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzaleon bilgune politiko berria sortzear da”, adierazi zuten, baina lehenik eta behin, Sortu prozesuan murgilduko direla azaldu zuten. Hortaz, oinarri ideologikoak zehazteko helburuarekin lehen bilera deitu dute larunbaterako, Ospitale Zaharrean, 17:00etan. “Sorturen eratze prozesuaren bultzatzaileak era guztietako irundarrak” direla azaldu zuten agerraldian. Halaber, ezker abertzalearekin harremana izandako “hainbat belaunalditako” herritarrak direla adierazi zuten, “baina gure herriak bizi duen egoera politiko itxaropentsuak batzen gaitu orain eta hemen”. Hala, “herritar batasun historikoaren adierazpen politiko berria” izango da Sortu, eta Zutik Euskal Herria ebazpena euren apustua izango dela adierazi dute. Parte hartzeko deia Sortu prozesua udaberrian abiatu zen, eta 300 lagun aritu dira lanean bertan. Orotariko “ekarpen eta emendakinak” bildu dituzte bertan ezker abertzaleko kideen arabera, eta horren “izaera parte hartzailea” nabarmendu dute. Horregatik, herritarrak “eroso” sentitzea eta prozesua “gardena” izatea ezinbestekotzat jo dituzte. Irundar oro prozesuan parte hartzera deitu dute, eta parte hartzea errazteko asmoz, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute. Ponentziak Hazian edo Sorturen weborrian eskura daitezke. Herri batzarrak Azaroak 24. Oinarri ideologikoen eztabaida. Abenduak 15. Ildo politikoaren gaineko eztabaida. Urtarrilak 26. Antolaketa eta funtzionamendua. Otsailak 9. Barne hauteskundeak.

2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.

Hilaren 25a, igandea, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, herriko emakume taldeek honako ekitaldiak antolatu dituzte: Etzi, hilak 23, ostirala: Celos (Vicente Aranda) filma emango dute, 17:00etan, Manuel Lekuo...

Mikelazulon Lola Alvarez SATeko kidearekin atzo ematekoa zen hitzaldirako bidean, Sevillako aireportuan harrapatu du HITZA-k Jose Cabello (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960). Batik bat Mercadonako ekintzaren ostean egin da ezagun sindikatua, baina hori baino gehiago da. Ekintza zuzeneko sindikatua dela azaldu du. Zertaz hitz egingo duzue gaurko [atzoko] hitzaldian? Hitzaldietara bi SATeko kide joaten gara. Ni SATeko Antolakuntza Idazkaria naiz, eta sindikatuaren historiari buruz, eta aurrera eramaten ditugun mobilizazioei buruz hitz egiten dut. Hitzaldi horren laguntzen dit Lola Alvarez lankideak. Bera azkena okupatu dugun Somonte lursaileko arduraduna da. Botako dugun mezua izango da sindikatua zertan ari den Andaluzian, eta nola doan Somonteko okupazioa. Bederatzi hilabete daramatza okupatuta, eta dagoeneko fruituak ematen hasi da. Astebete pasatu da azken greba orokorretik, bigarrena zortzi hilabeteetan. SATek ere bat egin zuen grebarekin. Zein irakurketa egiten duzue? Greba Andaluzian arrakastatsua izan da, saltoki eta lantegien %80k itxi zuen. Herrietan jarraitu zuten batik bat, eta hiriburuetan ireki zituzten denda batzuk. Herrietan, ordea, ia denek egin zuten bat. Hala ere, guk iritzi diogu egun bateko grebak ez diola dagoeneko sistemari gehiegi eragiten, eta grebaz gain, beste borroka mota bat egin behar dela. Edo gehiago iraungo duen greba bat edo beste borroka mota bat (gu egiten ari [...]

Larunbat honetan, 2012 denboraldian lortutako banderen bedeinkapen ekitaldia egingo du Hondarribia Arraun Elkarteak. Arraunlariak eta zuzendaritzako kideak 12:20an abiatuko dira elkartearen egoitzatik Alde Zaharreruntz, Abiyuan fanfarreak lagunduta. Udaletxe azpian, zinegotziak batuko zaizkie eta elkarrekin joango dira Kale Nagusiko parrokira. 12:30ean hasiko da banderak bedeinkatzeko meza. Mezaren ondoren bildutakoak Hemandadera jaitsiko dira eta han utziko dituzte banderak, bertan gorde ditzaten. Ondoren bazkaria egingo dute Alameda ajtetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak Kai-Alde goxodendan, Mapfra aseguru etxeko bulegoan edo arraun elkartearen bulegoetan eros ditzakete tiketak. Aurten beso asko beharko dira banderak elizara eta handik Hermandaderaino eramateko. Guztira, hamalau bandera bedeinkatuko dituzte, 11 Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek lortutakoak eta beste hiru aulki mugikorreko kirolariek irabazitakoak. Bertiz anaien ama, amabitxi Aurten Iñigo eta Gorka Bertizen ama Junkal Navarro izango da ekitaldiko protagonistetako bat, aurtengo amabitxi hautatu baitute. Iñigo Bertizek bederatzi urte egin ditu taldean eta anaiak zortzi. Ibilbide horren eskertza da bere ama arraun elkartearen aurtengo amabitxi izendatu izana. Bedeinkatuko dituzten banderak Haurren Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gazte Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Helduen Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gipuzkoako TKE Liga. Orioko XVIII Traineru Jaitsiera. IV. Bilboko Trineru Jaitsiera (TKEko aurkezpena). Petronor XXIX. Bandera (TKE). Portugaleteko XXXI. Bandera (TKE). Eusko Label Bandera (TKE). Pasaiako Portu [...]

Zinea eta musika eskutik emanda joango dira igandean Varietes aretora, Jamaika eta reggaee musika protagonista izango duen ekitaldira. 17:00etan hasita, Bob Marley musikariari buruzko dokumentala, dastaketa gastronomiko tropikala eta reggae kontzertua izango dira. Hasteko, Kevin Macdonald zuzendariak landutako Marley dokumentala emango dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “lan liluragarria, ederki filmatua, pasa den mendeko itxura enblematiko horren ulertzeko” egokia da. Marleyren figura sakon lantzen duen grabaketa da, bi ordu eta erdiko luzerakoa. Jamaika usaineko ekitaldia, nola ez, kontzertu batekin amaituko da. Baina aurretik indarrak hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Hendaian bizi den Martinikar batek prestaturiko espezialitate tropikalekin. Dokumentala amaitzerako prest izango da mahaia. 70. hamarkadako estandarrak Kontzertua 20:o0etan hasiko da. Herriko sOOn cOme taldeak Bob Marleyren errepertorio luzetik hautaketa bat joko du ordubetez. Christophe Donnat (ahotsa eta gitarra), Cedric Ilhardoy (bateria) eta Gregory Ampen (baxua) musikariek osatzen dute taldea. “70. hamarkadako reggae roots musikaren standard ezaunenak jotzen ditu Soon Come taldeak”, argitu dute Varietesetik. Emanaldian zehar, zine aretoko teknikariek prestaturiko proiekzioa ikusteko aukera izango da; Bob Marleyren irudi eta grabaketekin prestatu dute proiekzioa. Sarrera bakarra izango da, zinerako eta kontzerturako, 6,5 euroan. Kanpotik etorriko direnentzat, Varietes aretoa Hendaia erdigunean dago, Antzokiko karrikan.