AEBko hauteskundeak aztertuko dituzte batzokian

Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Irungo EGIk antolatutako hit...

Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Irungo EGIk antolatutako hitzaldian jorratuko diren ildoak, besteak beste, dira:

  • 2012. urteko AEBko hauteskundeetako oinarrizko datuak aurkeztea
  • Barack Obama eta Mitt Romney presidentziarako hautagaien eta eurek aukeratutako presidenteordeen profilak aztertzea.
  • Hauteskunde kanpainen oinarrizko datuen laburpena egitea.
  • Hauteskunde proposamen nagusien azalpena egitea.
  • Hauteskunde Eskolaren garrantzia aztertzea.
  • Hauteskundeen emaitzak erabaki zituzten estatuetan sakontzea.
  • Hauteskundeen ondoren, senatuaren, Ordezkarien Ganberaren eta estatuetako gobernadoreen egoera aztertzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.