Haur eta nerabeek tratu ona aldarrikatu dute, udalarekin batera

Hilaren 16an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, atzo Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko hiru ikastetxetako haurrek, egun horretako jarduerak aurkezteko asmoz. Alkateak udalaren izenean adierazpen bat irakurri zuen. Horrela, gogorarazi zuen duela lau urte Udalbatzak, aho batez, haurren eta nerabeen erakunde-adierazpena onartu zutela. Horrela, gaur egun haur eta nerabeen tratu onaren aldeko konpromisoa hartu dutela berretsi zuen, eta horretarako gizarte sare zabal egituratuta dagoela. Bertan parte hartzen dute udalak, hezkuntza komunitateek eta nerabeekin lanean ari diren udalerriko elkarteek. Agirregabiriak esan zuenez, hiru proiektu garatu dituzte: haurren babeserako gaiari buruzko prestakuntza, alde batetik, sentsibillizazioa bestetik, eta haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko gizarte sarearen sendotze lana. Eskubideak bermatzeko udalak plan bat duela eta bi foro sustatu dituela gaineratu zuen alkateak, “tratu ona errealitate bihurtu nahian”. Hala ere, eskubideak murrizten ari direla salatu zuen Agirregabiriak. “Aurten oinarrizko bi eskubide urratzen ari dira: osasuna eta hezkuntza. Biak dira oinarrizkoak, eta biak jasota ageri dira haurren eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko adierazpenean. Horrenbestez, saiatu gaitezen guztion artean, etorkizunean eskubide horiek urratu ez daitezen”. Alkateak hitza hartu ostean, hiru ikastetxetako haurrek emankizun bana eskaini zuten. Abestu ondoren, haurrek euren eskubideen dekalogoa irakurri zuten. Datorren ostiralean Pasaian egingo [...]

pasaiako hitza

Amaia Egaña gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Amaia Egaña gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

errenteriako hitza

2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu aldundiak

2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Reina aretoan. Herritar guztiei irekia dago ekitaldi hori. Azkenekoz, irailaren 24ean izan ziren aldundiko ordez...

errenteriako hitza

Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari heltzeko exijitu dio Bilduk udal gobernuari

Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak udal gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du. Bildutik gogorarazi dute udalak 2011-2015 Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari lotzeko asmo trinkoa erakutsi zuela baina, haien iritziz, “eguneroko kudeaketan Euskarak merezi eta behar duen tratamendua ez du zaintzen”.  Koalizioak hainbat adibide jari ditu, hala nola, herritarrei bideraturiko komunikazioetan erdera gailentzen dela, ekaineko Erdi Aroko Azokan euskararen presentzia txikia izan zela edota Portu auzoko obrei buruzko esku orrietan La Marina azaltzen dela: “Hiriko auzo baten izen ofiziala ez da errespetatzen, ‘Portu auzoa’ jarri ordez, ‘La Marina’ agertzen da”. Portuko lanen lehen fasea izan zenean ere ‘La Marina’ jarri zuten errepideko seinaleetan, eta, kritiken ondoren, udalak zuzendu zituen kartelak, eta ‘Portua’ jarri zuen ‘La Marina’-ren ordez. Horretaz guztiaz gain, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari “jarraipen eskasa” antzematen diote Bildukoek: “Euskara Batzordeetan aipatzen ez den gaia da eta plan horrek finkatzen dituen helburuak nekez beteko dira lan horri ez bazaio ardura eta kemen berezia ematen”. Horregatik, “herrian euskararen erabilera gero eta eskasagoa” delako, udalari neurriak hartzeko galdegiten diote.  

hondarribiko hitza

Sortu eratzeko prozesua hasiko dute Oiartzunen

Agerraldia egin dute hainbat oiartzuarrek, eta Sortu alderdiaren eratze prozesuaren berri eman dute. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere hasiko dute prozesu hori. Jakinarazi dutenez, “ezker abertzaleak antolatzeko modu berri bat...

nagore vega

Erdialdeko denda batean 200 euroko billete faltsu bat erabili dute

Erdialdeko denda bateko jabeek HITZA-ri jakinarazi diotenez, herenegun 200 euroko billete faltsu batekin engainatu zituzten dendan. Ez da lehen aldia halakorik gertatzen dela, Iztietan ere saiatu direla jakinarazi baitiote HITZA-ri.

errenteriako hitza

Bidezko merkataritzako postua izango da bihar, Niessenen

Telleri Alde ikastetxeak, hilabetero moduan bidezko merkataritzako postua jarriko du Xabier Olaskoaga plazan. Bihar goizean zehar egongo da jarrita, 10:00etatik 14:00etara.

errenteriako hitza

Irritxoak marrazten

Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena marrazteko. Inoiz egindako handiena Irritxoen Eguna ekimena ez da  berez berria, aurretik, Hernanin, Andoainen eta Tolosan ere egin izan dute. Aurretik egiten zen hura hartu, eta dimentsio erraldoia eman dio, ordea, Landarek, “inoiz haurrentzat antolatu den egunik handiena” egi bihurtzeko.  Izan ere, horixe izan da antolatzaileen helburua, haurrentzako festa erraldoia egitea. Horretarako, ordea, urtebeteko lana egin du Errenteria-Oreretako elkarteak, eta berarekin batera 400dik gora boluntario ariko dira haurrentzako egun handi eta ahaztezina antolatzen. Datozen urteari begira, Irritxoen Eguna antolatzeko ardura beste herri batek hartzea, eta horrela, urtez urte txandakatzen joatea da helburua. Zortzi gune erdialdetik hurbil Antolatzaileek zehaztu dutenez, hiru ardatz nagusi izango ditu jaiak: herrikoia, parte hartzailea eta euskalduna izango da. Horrekin batera antolatu dituzten ekitaldi guztiak, bazkaria eta Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoen emanaldi “berezia” izan ezik, doan izango direla gaineratu dute. Azken horri dagokionez, gainera, “ohikoa” ez dela izango aurreratu dute antolatzaileek, [...]

errenteriako hitza

Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetak, AEKn

Kontseiluaren Euskaraz Bizi Nahi Dut kanpainarekin batera, hainbat ekintzaz gain, leloa irudi gisa hartuta kamiseta atera zuten, eta agortu egin zen. Orain, baina, Lezoko Oroitzene, Oreretako Xenpelar eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskaltegietan salgai...

oiartzungo hitza

Amaia Egaña gogorarazteko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Oarso Taldeak deituta, atzo Barakaldon bere buruz beste egin zuen Amaia Egaña gogorarazteko elkarretaratzea egin dute. Batzorde judiziala etxea desjabetzera joan zirenean egin zuen bere buruz beste. Caixa bankuarekin zuten hitzarmena. Hamarnaka herrit...

errenteriako hitza

Irritxoen Egunerako dena prestatzen ari dira

Antolatzaileak azken ukituak ematen ari dira Irritxoen Egunerako dena prest izateko. Herriko Enparantzan, eskalada gunea hartuko duena, bulderra dagoneko prest da udal arkupetan eta gomming berezia ere gune berean.  

errenteriako hitza

Errenterian atxilotutako gizon bat espetxeratu dute hainbat lapurreta leporatuta

Errenteriako gizon bat espetxeratu dute lau apurreta egotzita

errenteriako hitza

Korrika egiten hasteko ekimena ezagutzera eman dute

Pedro Alegre Kirol zinegotziak eta Aitor Leal Comarca Aldea Klubeko kirolariak Hasi korrika ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Taldean korrika egitera ateratzea da ekimenaren helburua. Horiek horrela, astean hirutan Dunboako bidegorrian finkatu dute hitzordua eta Lealen gidaritzapean ateratzen dira interesatuak korrika egitera. Ibilbideak 45 minutu eta ordu bete artekoak dira. Izena emateko interesa duten lagunek Hasi korrika ekimenaren weborrian egin dezakete.  

irungo hitza

TrukeAdos Bidasoa aurkeztu dute

TrukeAdos Bidasoa aurkeztu zuten ekimeneko kideek atzo iluntzean Kabigorri Ateneoan. Denbora banku bat da ekimena eta pertsonen arteko kolaborazioa bultzatzeko erreminta bat dela azaldu zuten. “Pertsona eta kolektiboen arteko zerbitzuen elkartrukean datza TrukeAdos”, esan zuten. “Gaur egun, diruak ez dauka zentzurik, elkartruke hauetan benetan balio duena denbora da”. Hala, dirua soilik materiala erosteko erabili behar dela azaldu zuten bultzatzaileek eta elkartrukerako erabiliko den neurri bakarra “ordu erdia” izango dela azaldu zuten. “Elkartrukeek ordu beteko iraupena edukiko dute gehienetan, baina hala ere, ordu erdia erabiliko dugu oinarri gisa”. Era horretan, “zerbitzuak, ezagupenak eta aisia” elkartrukatzea da helburua eta bide batez, “pertsonen eta kolektiboen arteko harremanak indartzea” ere bilatzen dute. Funtzionamendua TrukeAdos Bidasoa webgune bat da. Bertan parte hartzeko, komunitateren batean izena eman behar du interesatuak edo bestela, komunitate bat eratu. Soilik horregatik, 10 ordu jasotzen ditu komunitateko kide berriak eta egindako trukeen arabera, orduak gehitzen eta galtzen joaten da. Hortik abiatuta, norberak nahi duen zerbitzua eskaini dezake eta interesatzen zaizkion zerbitzuetara ere jo dezake.

irungo hitza

Rokodromoa ezingo da erabili hilaren 25era arte

Datorren larunbatean, hilaren 17an, Giriziak antolatutako Herri Eskalada Txapelketa jokatuko dute Elorsoroko rokodromoan. Prestakuntza lanak direla eta (bideak muntatu eta desmuntatu behar dituzte), hilaren 25a arte eskalada-murruak ez dira erabilgarri...

oiartzungo hitza

Murrizketen aurkako protestak, Elizalde ikastetxean

Hezkuntzan egindako murrizketen harira, elkarretaratzea egin zuten atzo Elizalde Herri Eskolako hainbat irakasle eta gurasok. Aurtengo lehena izan zen eta euriak ez zuen lagundu, baina hemendik aurrera hilaren azken ostegunetan elkartzeko asmoa dute, z...

oiartzungo hitza

Kubaz hitz egin zuten Mikelazulon

Atzo arratsaldean Kuba izan zuten mintzagai Mikelazulon. Elkartea lepo bete zen Kubaren egungo egoeraren gainean hitz egiteko, eta bertan parte hartu zuten Mariela Castro Raul Castro Kubako presidentearen alabak eta Carlos Tablada Ekonomia Zientzieta...

errenteriako hitza

“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek.  Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna da lehen pribatuan egiten zen festa edo ekitaldi soil bat hartu, indartu eta kalera atera. Izugarrizko dimentsioa eman diozue festa horri. Herrian ez da inoiz halakorik egin. Hasieran ez genuen espero horren handia ateratzerik, baina azkenean hala atera da. Honetan daramagu lanean ia urte eta erdi. Egunean zehar boluntarioak izango dira postuetan, zenbat aurreikusi dituzue?  400 inguru boluntario egongo dira larunbat arratsaldetik igande gauera arte. Hasi muntaiatik, eta muntatutakoa kentzearekin bukatzeko. Zeintzuk dira festaren oinarriak? Euskara %100ean bultzatzea, haurrei zuzendutako eguna izatea, eta batik bat irritxoentzat. Merezi baitute horrelako egun bat edukitzea, ez delako inoiz halakorik egin. Horrez gain, irekia eta parte hartzailea izatea ere. Proiektu horren oinarrietako bat dira presoen haurrak. Zein toki izango dute? Hainbat gunetan askotariko ekimenak egingo dira, eta eurei zuzenduta joango da irekiera ekitaldia. Oreretako alkateak Alkate Txiki bat izendatuko du. Horren ondoren, antzerki [...]

errenteriako hitza
Gehiago