Errenterian atxilotutako gizon bat espetxeratu dute hainbat lapurreta leporatuta

Errenteriako gizon bat espetxeratu dute lau apurreta egotzita

Espetxeratu egin dute apirilean estanku batean lapurreta egitea egotzita joan den  ostegunean Errenteria-Oreretan atxilotutako gizon bat. Atxiloketaren harira orain 11 urte herrian bertan zein Donostian egindako beste hiru lapurreta argitzerik izan dutela jakinarazi dute polizia iturriek.

Errenterian atxilotutako eta espetxeratutako 32 urteko gizonari, joan den apirilaren 18an herriko estanku batean egindako lapurretaz gain, Donostian 2011 urtean Yamaha markako motorra lapurtzea, eta 2001 urtean Errenteriako jatetxe batean, eta Donostian aparkatuta zeuden bi autoetan egindako lapurretak egotzi dizkiote.

Horrenbestez, deklaratuta espetxeratzeko agindua eman zuen atzo bertan Donostiako zaintza epaitegiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.