Koadrilek hasi dute festa

Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik,  ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke...

admin

Dena prest Irungo jaiak hasteko

Gaur arratsean hasiko dira ofizialki Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak. Dena prest dago jada Irunen, izan ere, goizetik daramatelako ekimenak egiten. Horien artean deigarriena Betti Gotti Euskara eta Kultura Elkarteak antolatu dituen koadrila art...

admin

Olagarroa egunez, eta queimada gauean

Galiziako Astearen barruko egunik garrantzitsuena da gaur. Karpa jarri dute Zumardian, eta handik pasatzen direnek bertako produktuak probatzeko aukera izango dute, hala nola, Riveiro ardoarekin. Janarien arten, olagarroa da nagusi, eta goizean zehar p...

admin

Jolasean Eskolatik Kalerarekin

Hainbat haur animatu dira goiza Eskolatik Kalera ekimenarekin pasatzera. Goiz-goizetik altxorraren bila atera dira pirataz jantzita, eta herriko kaleetan barrena ibili dira ea nork topatzen duen lehenengo. Horretarako, baina, hainbat proba egin behar i...

admin

Gaur inauguratuko dute Itsas etorbide berriko lehen zatia

12:30ean irekiko dute ofizialki Hendaiako Itsas etorbide berriko lehen zatia, eta funtzionamendu berria ezagutzeko aukera izanen da. Aurretik, 10:00etatik aurrera, bizikleta apainduen lehiaketara aurkeztutako txirrindulak erakutsiko dituzte, eta Herrik...

admin

Ekainean odola emateko saioa, asteartean

Odola emateko saioa izango da asteartean, 18:00etatik 20:00etara, anbulatorioan. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

admin

“Ostrukarena egitea” egotzi dio PSE-EEk Bilduri urtebeteko legegintzaldiaren balantzean

Udalaren egoera “oso kezkagarritzat” jo du PSE-EEk, Bilduren urtebeteko gobernua baloratzeko gaur arratsaldean egin duen prentsaurrekoan. “Dedikazio falta, despotismoa, eta opakotasuna” egotzi diote Bilduri  Lore Suarezek, Izaskun Gomezek eta Bixen Itsasok, beren Trintxerpeko egoitzan egindako adierazpenetan. Esan dutenez, aldundiaren hitzarmenean aurreikusitako hainbat diru partida galtzeko zorian dago Pasaia, tartean Antxoko pilotalekuarena aipatuz. San Pedroko arrandegi berriaren kudeaketan Amaia Agirregabiria egiten ari den kudeaketa ere “penagarritzat” jo dute, “denok erabakia itxaroten zutenean, atzerapena” eskatu duelako. “Akordioak ixteko gaitasun eza” leporatu diote, zentzu honetan, Amaia Agirregabiria alkateari, eta  baita “kudeaketarako gaitasun eza”. Egoera ekonomiko larria Kezka berezia agertu dute udalaren egoera ekonomikoarengatik. Salatu dutenez, “kontu hartzailea bere funtzioetatik baztertzeko erabakia” kontuak estaltzeko nahi bati baino ez dio erantzuten. PSE-EEk salatu duenez, kontu hartzailearen espedientea atzera botatzea erabaki du gobernu taldeak, udalaren jarduna oztopatzen duela argudiatuta. PSE-EEk, aitzitik, bestelako asmoa dakusa gobernu taldearen ekinbidean. Salatu dutenez, “udalaren benetako egoera ekonomikoa estaltzeko asmoz hartutako erabakia izan da” eta oso larritzat jo dute. Beren tesia defendatzeko, azken udalbatzarrean hartutako erabakia aipatu dute. Udalbatzarrak aldundiari 552.000 euroko mailegua eskatzea onetsi zuen lehengo ekainaren 12an, eta Bixen Itsasoren arabera, eskaera hori udalaren egoera ekonomikoa defizitarioa dela berresten du. Horrez gain, Gobernu Taldeak udalak mailegua zein interes tasarekin [...]

admin

San Juan festa, bihar Pagoan

Festa berezia antolatu dute Pagoan, San Juan bezperarekin bat eginez. 00:00etatik aurrera, honako DJak izango dira dantzalekuan: Doctor Pitudo, Zanut, The Beltran Brothers, Alex Nomaklimato, Furonia, Oliver DMX eta Paolo Solo. Festa igandeko 16:00ak ar...

admin

Pirinioetara irteera antolatu du Urdaburuk

Astebururako irteera antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak, eta oraingoan, Pirinioak bisitatuko dituzte. Larrauko mendatea eta Belagoa bisitatuko dituzte, eta Otsogorrigaina (1.923), Barazea (1.893) eta Kartxelara (1.992) igo. Gaua Abauko aterpean p...

admin

Garraiolari bat atxilotu dute, atoiaren paperak faltsutzeagatik

Atzo arratsaldean Ertzaintzak kamioi gidari bat atxilotu zuen, ustez atoiaren paperak faltsutzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atoiaren matrikula faltsua zen eta bastidore zenbakia manipulatuta zegoen. Gaur goizean utzi dute epailearen es...

admin

Haur lapurtuen gaia landuko dute etzi Emekin

SOS Haur Lapurtuak Euskadiko elkarteko ordezkariak izango dira etzi Emeki elkartean. Emakumeen elkarteko kideek azaldu dutenaren arabera, jaio berrien desagertze kasuen ikerketak eta erantzukizunak landuko dituzte. Hondarribiarrei egungo egoera erakuts...

admin

Herrera Herrira, Urarte-Mendiren kontra eta Zirizaren alde

Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”. Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela. Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek [...]

admin

Proisa defendatzeko eguna San Pedron

Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”. Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”. Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).

admin

I. Bloke Txapelketa egingo dute uztailaren 7an

Oreretako Gazte Asanbladako eskalada taldeak antolatuta, uztailaren 7an I. Bloke Txapelketa egingo dute, Kabia espazio kreaktiboan. Herritar guztiei zuzendua dago, eta parte hartzaileen mailaren arabera, egituratu dute programa. Aurretik (eskalada[a bi...

admin

Uztailaren 3an zozkatuko dituzte Gaztañoko etxebizitzak

Etxebidek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak uztailaren 3an egingo du Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 30 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horretarako, 2011ko azaroaren 30era arteko erregistroan azaltzen diren eskabideak hartuko dituzte kontuan. Etxebizitza horiei dagokienez, bi, elbarriei egokitutakoak izango dira, eta gurpil aulkira mugatuta daudenak sartuko dira. Hogei etxebizitza, berriz, lau urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat dira. Bost, berriz, “25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko”. Hiru, berriz, gainerako eskatzaileentzat. Baldintza guztiak Etxebideren webgunean aurki daitezke.    

admin

Arrakasta izan du Jon Maiaren dokumentalak herrian

‘Gazta zati bat’ dokumentala eman zuten atzo udaletxeko areto nagusian, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen barruan. Bertan izan zen Jon Maia zuzendaria ere. Dokumentala ikusi aurretik, hainbat azalpen eman zituen. ...

admin

Futbito txapelketan izena emateko azken eguna, etzi

V. Aitor Txiki Futbito Txapelketan izena eman daiteke etzira arte, Makutxo, Miren, Sorgin eta Amazkarren. Taldeek gehienez hamabi jokalari izan ditzakete, eta prezioa 150 euroko da. Partidak antolatzeko bilera asteartean izango da, 19:00etan, Girizian.

admin

EHZra joateko autobusa herritik pasatuko da

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala datorren asteburuan da Heletan (Nafarroa Beherea). Udalak elkarteari laguntza eman dio, eta trukean, Oiartzundik autobusa pasatuko da. Hilaren 29an Manuel Lekuona Bibliotekan jasoko ditu musikazaleak, 15:55ean. Bu...

admin

Galtzarabordako jaiak gaur hasiko dira, txupinarekin

Janaria eta edaria, musika eta kirola. Osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta horiek guztiak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan, txupinazoarekin, eta hiru egun iraungo dute, etzi arratsera arte. Egun handiak, baina, bihar eta etzi izango dira. Bihar haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goizean, eta zezenko eta poneyak arratsaldean. Gauean herri afaria eta danborrada egingo dituzte auzoko kaleetatik. Etzi, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dituzte. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada. Ekitaldi guztiak parkean izango dira. Gaurko egitaraua 19:00: Txupinazoa, eta erraldoi eta buruhandiak txarangarekin batera. Ondoren, sardina jatea auzoko plazan. 19:30: Toka eta pote txapelketa mistoa. Ondoren: Txokolate jatea eta film emanaldia plazan: Powers. Emanaldia bukatzen denean: Eureka taldearekin dantzaldia.  

admin
Gehiago