Fanderiako erreka “zabortegia” bihurtu dela salatu du Erdiko Erreka auzo elkarteak

Zabortegia bihurtu dela salatu dute Fanderiako erreka

admin

100 ekitaldi baino gehiagoko festak

Bihar hasi eta uztailaren 1era arte, Baserritarren Egunera arte, luzatuko dira San Pedro eta San Martzial festak. Bitarte horretan, ehun ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute irundarrek eta bisitariek. Horietatik erdia baino gehiago hiri...

admin

Santiagotarrak-eko ur bizietako taldea bigarren izan da Espainiako Jaitsiera Txapelketan

Santiagotarrak Arraun Elkarteak bigarren postua lortu du ur bizietako Espainiako Jaitsiera Txapelketan. Maiatzaren 12an O Barco de Valdeorrasen (Orense, Galiza) taldekako jaitsiera klasikoko saioak egin zituzten eta ekainaren lehen asteburuan Camarasan...

admin

Geroz eta lehia estuagoa

Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da. 2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute. Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak. Parte hartze irekia Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak. Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea… Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa [...]

admin

Ipuinak, webgunean eskuragarri

Kontaidazu ipuin bat ekimena egin zuten iazko udazkenean, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatuta. Ekimenean parte hartu zutenen ipuinak eskuragarri daude orain www.oarsoarrak.net webgunean, eskualdeko familia guztientzako. Guztira sei ipuin jarri di...

admin

Arrandegietan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute

Txarteltxoak eta panelak banatuko dizkiete arrainketariei, eta errezeten lehiaketa jarriko dute martxan Arrandegietan jarri du fokua aurten Euskara Oarsoaldeko Merkataritza Egitasmoak eta urte osoan ariko da establezimendu hauetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lanketa berezi horren barruan, bi ekimen berezi jarriko dituzte martxan aurten. Hala iragarri dute gaur, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak eta Oiartzungo zinegotzi Asier Legorburuk, Trintxerpeko Azokan eman zuten prentsaurrekoan. Batetik, arrainketariei arrandegietako hemezortzi produktu ohikoenekin prezioak jartzeko PVCko txarteltxo bereziak banatu dizkiete iragarri zuten. Txarteltxo hauek dagokion arrainaren irudia, euskarazko izena eta salneurria jartzeko hutsune bat izango dute. Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko dizkiete arrainketariei. Txarteltxoak eta panelak eskuratu nahi dituzten arrandegiak beren herriko euskara zerbitzura jo behar dute hauek eskatzera. Errezeta lehiaketa Kanpainak arrainketariak ez ezik, arrandegietako bezeroengana ere eragin nahi du. Hori dela eta, udazkenerako errezeta lehiaketa antolatuko dutela iragarri dute. Urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako euskarazko errezetak jasoko dituzte salgaien izenak euskaraz jarriko dituzten arrandegietan. Bezeroek kartazal batean sartu beharko dute errezeta, gainean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita. Eskualdeko lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Lau sari banatuko dituzte, herri [...]

admin

San Joan bezperan hainbat ospakizun egingo dituzte

San Joan suaren bueltan, hainbat ospakizun izango dira herrian etzi arratsean. Egunik luzeena eta gaurik motzena ospatzeko, datozenak izango dira nagusienak. Ugaldetxon, 20:30ean elkartuko dira Atamitxen. Norberak jatekoa eramanda, sagardoa kafea eta g...

admin

Bihar hasiko dira Galtzarabordako Jaiak txupinazoarekin

Janari eta edana, musika eta kirol. Hiru osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta hirurak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Bihar arratsaldean hasiko dira, 19:00etan txupinazoarekin, eta hiru egunez iraungo dute. Egun handiak, baina, etzi eta igandekoa izango dira. Gauean danborrada egingo dute herriko kaleetatik, eta igandean, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dute. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada izango da. Ekitaldi guztiak parkean izango dira. Egitaraua Bihar, ostirala 19:00: Txupinazoa eta erraldoi eta buruhandiak, txarangarekin batera. Ondoren: Sardina jatea, parekean. 19:30: Toka eta Pote txapelketa mistoa. 21:00: Iazko jaietako argazkien emanaldia. Ondoren: Txokolatada. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzi, larunbata 09:00: Udal Txistularien diana auzoan barrena. 10:00: Areto futboleko txapelketa (13-17 urte). 11:00-13:00: Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 16:00: Mus txapelketa. 17:00: Zezenko eta poneyak. 18:30: Kirol zirkuitua neska-mutilentzat. Ondoren: Merienda Telepizzaren eskutik. 19:30: Dantza emanaldia. 21:00: Herri afaria. 23:30: Dantzaldia, Ai Ene taldearen eskutik. 23:30: Helduen danborrada auzoan barrena. 00:00: Zezen suzkoa. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzidamu, igandea 10:00: Areto futboleko txapelketa (6-12 urte). 11:00: Haur eta helduentzat xake eta xake erraldoi erakustaldia, Kultur Sustapena elkartearen eskutik. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Gaztelu puzgarriak. 12:30: VII. Patata Tortilla Lehiaketa (etxean egin behar da). Bitartean, [...]

admin

San Juan sua piztuko dute larunbat arratsaldean Errepublika plazan

Hilaren 23an, San Juan bezperan, San Juan sua piztuko dute Hendaiako Errepublika plazan, 19:30ean (Sagarno Egunaren ondoren). Antolatzaileek dei egin diete herritarrei ohitura zahar horrekin bat egiteko. “Ez ahantz etxetik ekartzea sutara botatze...

admin

Larunbata sagarnoaren eguna izanen da Hendaian

Baleak elkarteak antolatuta Sagarno Eguna ospatuko dute larunbat honetan Hendaiako Errepublika plazan, hilak 23. 17:30ean hasiko da besta, sagarno dastaketarekin. jarraian herriko elkarteek prestaturiko pintxoak jateko aukera izanen da, eta ez dira fal...

admin

‘Trumoiak’ ikuskizuna itzuliko da San Juan plazara, berritua

Santiagoko Deabruak elkarteak jendearen parte hartzea bultzatu nahi du biharko saio piromusikalerako Bihar gauean San Juan plaza erreko dute, eta udaletxea ere ez da su garretatik salbu geratuko. Arratsaldeko San Joan suaren ondoren, hiriko plaza nagusia suzko infernu bilakatuko da Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak antolatuko duen Trumoiak ikuskizun piromusikalak iraungo dituen 31 minutuetan. Gaueko hamaiketan hasiko da. Plazako lanak hasi arte egiten zuten Correfoc-a, baina biharko prestatu dutenak zerikusi gutxi du harekin, ikuskizuneko arduradun Jose Mari Clementek aurreratu bezala: “Lehen Karrika Nagusian eta San Martzial karrikan sartzen ginen, baina plaza berria oso handia da eta urduri gaude, zaila izango delako dena betetzea”. Guztira, hamabi lagunek parte hartzen dute Trumoiak-en, “bederatzi efektuak sortzen, eta, beste hiru, materiala prestatzen”. Musika ere aldatu dute, akziozko zenbait filmetako soinu bandatako doinuak hautatuz (Matrix, Blade, Van Helsing…). “Ikuskizun berrirako musika egokia da”, dio. Clementeren esanetan, bihar gaueko ikuskizuna parte hartzailea izatea nahi dute: “Hasieratik eta bukaerako ekintza hasi bitartean jendeak parte hartzea nahi dugu, plazara sartzea”. Horretarako eskuetan zer daukaten jakitea ezinbestekoa da: “Norberak erabil dezakeen materiala da, baina ez dago salgai, piroteknian eskatu dugu propio. Elementu bakoitzaren efektua ezagutzen dugu, piroteknian utzitako bideoak ikusi ditugulako. Eta horrekin jokatzen dugu, guk badakigulako zerk erretzen duen [...]

admin

Puntal auzoko jaiak ospatuko dituzte gaurtik Hondarribian

Udarekin heldu ohi dira jaiak Puntal auzora, eta urtero bezala, egitaraua prest dute gaur arratsaldean auzoko jaiak hasteko. Aurtengoa beste urtetakoa baino xumeagoa den arren, gogotsu daude auzokideak. Eguraldi txarra eginez gero, biharko herri bazka...

admin

Trikitixa eta panderoa ikasteko izena eman daiteke Auntxa eskolan

Auntxa Trikitixa eskolak heldu den ikasturtean trikitixa edo panderoa ikasi nahi dutenentzako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 6a arte eman daiteke izena, astearteetan 16:30etik 21:00etara, Elizalde Herri Eskolan. Horretarako aukerarik ez duena Auntxako arduradunekin harremanetan jar daiteke, posta elektronikoz, edo telefonoz, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 zenbakietara deituz. 6 urtetik gorako haurrek eta helduek eman dezakete izena, trikitixa zein panderoa ikasteko. Irailaren lehen egunetan hasiko da ikasturtea, eta uztaila arte luzatuko da. Klaseak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Eta ikasgeletatik aparte, ikasteko saio bereziak antolatzen dituzte, urtean zehar izaten dituzten emanaldiak behar bezala prestatzeko. Auntxa trikitixa eskolan hiru metodo erabiltzen dituzte irakasteko: zenbakiz osatutakoa, aurrez-aurrekoa eta solfeoarekin. Eta panderoa irakasteko ere adinaren arabera modu desberdinak baliatzen dituzte. Ikasitakoa jendeaurrean erakutsi Auntxatik esan dutenez, eskolan ikasten dutenek urtean zehar hainbat ekitaldietan parte hartzen dute, hala nola, Oiartzungo Inude eta Artzaien egunean, apirilean Irungo Udal Kontserbatorioan egindako Trikitixa Jaialdian, San Markos eguneko erromerian (Olaberria auzoan), Elizalde egunean… Gainera, Iñaki Aranaga arduradunak gehitu du entzunaldiak egiten dituztela, ikasleen motibazioa handitzeko xedez. “Jarraitzen dugu kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu [...]

admin

Patxi Hoyos: “Semeak jarraituko ez balu pena emango lidake rallien mundua uzteak”

35 urteren ostean, autoa aparkatu du Patxi Hoyosek (Lezo, 1955), baina semeak, Aitorrek, jarri du berriro martxan. Ildo horretatik, “semeak jarraituko ez balu pena emango lidake rallien mundua uzteak”, esan du. Rallien mundura nola sartu ze...

admin

Kuadrillategiko lan poltsa osatu nahi du Ttur-tturrek

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Honako baldintzak bete behar dira: Gutxieneko adina 18 urte (jada beteak edo 2012an betetzeko). Gehienezko adina 26 urte (2012an 26 urte betetzen dituen ...

admin

Mutxikoak eta bazkaria egingo dituzte igandean

Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta, mutxiko saioa egingo dute igandean plazan, 12:00etan. Ondoren, ikasturtea agurtzeko bazkaria egingo dute.

admin

Etorkinek euskaraz ikasteko egitasmoa jarri dute martxan

Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute, elkarlanean. Asteleheneko lehenengo saioan, hamabi lagunek eta bost haurrek hartu zuten parte, baina interesdunek aukera daukate taldearekin ...

admin

Aldaketak trafikoak sanmartzialetan

San Pedro eta San Martzial Jaiak direla-eta, trafikoan zenbait aldaketa izango dira hirian, batzuk iraunkorrak, eta beste batzuk ekitaldi jakin batzurengatik. Iraunkorren artean egunero 20:00etatik aurrera Urdanibia plaza, San Martzial kalea eta Alde Zaharrera ibilgailuz sartzea debekatuta egongo da, leku horietan burutuko dituzten ekitaldiak amaitu bitartean. Eta ekitaldiei dagokionez, honako hauek dira aldaketa nabarmenenak: Hilak 24 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. Hilak 28 19:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 00:00etatik aurrera, 45 minutuz, GI 636 errepidea moztuko da Osinbiribileko biribilgunearen eta Iparralde hiribidearen artean suziriak jaurtitzeko. 22:30etik 00:00etara, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroako hiribiderakoak. Hilak 29 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa dela-eta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 13:00etatik aurrera, trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak. Hilak 30, alarde eguna Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbidearen eta Eskoleta karrikaren artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere. 06:00etatik aurrera, Aldabe (San Martzial) mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu. Uztailak [...]

admin

Onartu dituzte, behin-behinean, Olaldeko etxe tasatuetarako zerrendak

Atzoko udalbatzarrean onartu zituzten zinegotziek. Hamabost egun egongo dira jendaurrean, eta erreklamaziorik ez bada, behin betiko onartuta geldituko dira. Uztailean egingo dute zozketa.

admin
Gehiago