Datozen urteetarako ideia berriak biltzen ari dira Ihote Mintegian

Ihote Berreskuratzaile Taldeak Ihote Mintegia antolatu du gaurko, egungo ihoteak ezagutu eta datozenek nola izan behar duten herritarrekin hausnartzeko. Goizean hasi dute, ihoteen nondik norakoak ezagutzeko hitzaldiekin. Bazkaldu ondoren, datozeen urteetarako ideia berriak bilduko dituzte.

admin

Oarsoaldeko Ikasle Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen

Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle egun Txikia) ospatzen ari dira Oiartzunen. Goizetik hasita, aldarrikapena eta festa uztartu dituzte ikasleek. Ekitaldia egin dute eguerdian, eta egutegi propioaren alde eta murrizketen kontra borrokan jarraituko dutela iragarri dute. Bazkaltzen ari dira orain, Landetxen. Gero poteoa egingo dute, eta gauean kontzertuak izango dira.

admin

Pasaialdeako Futbol 8ko II. Torneoa jokatzen ari dira Don Boscon

Anunciata ikastetxeko gurasoek antolatuta, Pasaialdeko Futbol 8ko II. Torneoa jokatzen hasi dira 09:30ean, Don Boscoko zelaian. Lehian, eskualdeko ikastetxeetako 100 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. 14:00ak, gainera, bazkaria egingo dute. Txa...

admin

Eguzki: “Albiste ona da termika ixtea, baina arrazoi ekonomikoengatik itxiko dute”

Eguzki talde ekologistaren ustez, zentral termikoa ixtea albiste ona da bizilagunentzat, ekologistentzat, baina baita herritar guztientzat orokorrean: “Izan ere, Euskal Herri osoan CO2 gehien sortzen duen enpresa baita”. Gainera, Eguzkik go...

admin

10:00etan hasi da Erdi Aroko Azoka

Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua: Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00eta...

admin

Eztena, festa giroan hasiko da

Datorren astean egingo dituzte Errenteria-Oreretan Eztena teatro egunak, eta oraingoan, festa giroan hasiko da: bihar, 22:00etatik aurrera, aurkezpen jaialdia antolatu baitute Kabia espazio kreaktiboan. Hala nola, antzerki sortzaileen erakusleiho horre...

admin

Gipuzkoako alkateak Aldundiarekin bilduko dira, zerga bilketaz hitz egiteko

Gipuzkoako alkateek bilera egingo dute datorren astearte goizean, 11:00etatik aurrera, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuarekin. Bertan zerga bilketari buruzko informazioa jasoko dute, eta era berean, Udalak Finantzatzeko Funtsean eduki ditzake...

admin

Istillagako garajeak erosteko epea astelehenean bukatuko da

Datorren astelehenean, hilaren 11n, amaituko da Istillaga-Dunboako garajeetako bat erosteko interesdunek eskaera egiteko duten epea. Guztira, 23 garaje dira, lur azpiko lehen solairuan daudenak. Gehienen azalera 15 metro koadro ingurukoa da, baina bes...

admin

Udan ez du atsedenik hartzen AEK-k

Uda euskara ikasteko aukera ona izan daiteke, eta baita ikasturtean zehar biltzen joandako ezagutza hori erakusteko aukera ere. Oarsoaldeko AEK-k ez du atsedenik hartuko, eta udako eskaintzaren berri eman du gaur, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga ...

admin

Taberna batean lapurtzen saiatu dira

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean, taberna batean lapurtzeagatik. Iturri beraren arabera, ustezko bi lapurrek, estolda bateko taparekin hautsi zuten tabernako kristaletako bat, l...

admin

Informazio jardunaldia antolatu du Babes Zibilak gaurko

Zer nolako lana egiten duten, eta arrisku momentuetan nola jokatu behar duten jakinaraziko diete gaur herritarrei Babes Zibileko kideek. Horretarako, 19:30ak arte, Zabaltza plazan egongo dira. Boluntario gisa izena eman nahi dutenek ere, aukera izango ...

admin

Eskolaz kanpoko euskarazko jardueren festa, arratsaldean

Hendaian eskolatik kanpoko euskarazko jarduerak egiten hasi zirenetik hamar urte pasatu dira. Hamargarren urteurrena ospatzeko jai bat antolatu dute gaur arratsalderako. Merkatu Zaharrean izanen da, 15:00etan hasita. Txalaparta, diapositibak, euskal jo...

admin

Trash Metal Gaua, gaur, Haizean

Haizea tabernan kontzertua antolatu dute gaur gauerako. 23:00etatik aurrera bi talde ariko dira taula gainean, Trash Metal Gaueko protagonista gisa: Plowshare (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Hilotz (Lasarte-Oria). Sarrera doan da.

admin

Ikasturtearen bukaera ospatu du Lizeoak

Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat egin zuen atzo arratsaldean Saldise plazan: jolasak, puzgarriak, askaria eta musika izan ziren, haurrentzat zein gurasoentzat. Lizeoko kideen helburua, helburua ikasturte bukaera ospatzea izan da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elkarrekin tarte atsegin bat festa giroan partekatzeko gogoa dugulako”.  

admin

Ohiko batzarra egingo dute asteazkenean Lore Txortan

Antxoko Lore Txorta elkartean, ohiko batzarra egingo dute datorren asteazkenean. 19:00etarakojarri dute lehen hitzordua, eta 19:30erako bigarrena. Honako gaiak jorratuko dituzte bazkideek, besteak beste: kontuen egoera, bazkide berriak eta sanfermineta...

admin

Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa bisitatuko du Urdaburuk

Hilaren 15etik aurrera, beste ibilbide batzuekin hasiko da Urdaburu mendizale elkartea: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du, eta 22 etapa izango ditu (bi urte). Hilero egingo dute i...

admin

Testamentuei buruzko hitzaldia emango dute El Parque elkartean

Astelehenean, 17:00etatik aurrera, testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango da Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean. Auzotar guztiei zuzendua dago, eta besteak beste askotan zalantzak sortzen dituzten honako galdera hauek erantzungo ...

admin

Presoen aldeko bazkaria egingo dute Egi-luzen

Bihar eguerdian Preso eta iheslariak etxera lelopean bazkaria egingo dute Egi-luze sagardotegian. Bazkari horretan parte hartzeko aurretik txartelak erosi behar dira, ohiko tokietan. Herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

admin

Nesken futbolaren 30. urteurrena

Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean Karla Lekuona zelaian. Hasteko, omenaldia egin zioten Lekuona zenari. Ondoren, partidak izan ziren neska beteranoen eta...

admin
Gehiago