402 langabe gutxiago daude Oarso Bidasoan

Bidasoa Bizirik-ek Lanbideren datuetan oinarrituta eman dituen datuen arabera, Bidasoan 267 lagun gutxiago dago langabezian Bidasoan azken hilabetean, eta 135 gutxiago Oarsoaldean, 402 denera. Horrela, Bidasoko langabezia tasa %16,71koa da egun, eta Oarsoaldekoa %16,26koa. Iazko ekainaren bukaeran 5.675 pertsona zeuden lanik gabe Bidasoan (%14,69), eta 5.249 Oarsoaldean (%14,87). Gipuzkoako langabezia tasarik handiena izaten jarraitzen dute Bidasoak eta Oarsoaldeak, hurrenkera horretan. Zerrenda horretan herrialdeko hirugarrena Debabarrena da (%15,74). Kontra, tasarik txikiena duten eskualdeak Debagoiena (%11,95) eta Urola Kosta (%12,34) dira. Herrialdeko tasa orokorra %14,32koa da, 48.503 langabe daude, maiatzaren bukaeran baino 1.366 gutxiago, baina iazko ekainaren bukaeran baino 4.377 gehiago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.