Aulki mugikorreko gazte eta helduek lau domina lortu dituzte Sevillan

Gazteen lauko brontzea

Mutil gazteen laukoa eta lemazaina, dominarekin

Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) lau domina lortu zituen asteburuan Sevillan egin zen Gazte eta Senior mailetako aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Emaitza onena Sevillan Arantza Mariskalek lortu zuen, beteranoen skiffean zilarra lortuz. HAEko beste hiru ontzik brontzezko domina lortu zuten: mutil gazteen laukoa lemazainarekin (Meltxor Amunarriz, Eñaut Gonzalez, Gonzalo Bueno, Iñigo Leonet eta Josu Sagarzazu lemazain bezala), emakume nagusien bikoa lemazain gabe (Maialen Arrizabalaga eta Naroa Gimenez) eta emakume nagusien zortzikoa lemazainarekin (Maialen Arrizabalaga, Amaia Arrizabalaga, Naroa Gimenez, Amaia Silvo, Garazi Lasarte, Naiara Osa, Ane Lekuona, Ihintza Palacin eta Zuriñe Alberdi lemazain bezala). Hortaz, Arrizabalagak eta Gimenezek bina brontze eskuratu zituzten, biko zein zortziko ontziekin. Horren gain, beste hiru ontzi A finala jokatzeko sailkatu ziren. Garazi Lasarte gaztea laugarren geratu zen skiffean, Gazte Mailako mutilen laukoa bosgarren eta emakume nagusiek seigarren postua lortu zuten lauko ontziarekin. Gaztetxoen txanda Sevillako txapelketarekin denboraldia amaitutzat eman dute HAEko aulki mugikorreko gazteek eta emakumetako batzuk trainerura pasako dira, estropadetan aritzeko. Dena dela, arraunlari guztiak ez dira oraindik aulki mugikorretik altxa. Hurrengo txapelketa Haur eta Kadete mailetako Espainiako Txapelketa izango da. Banyolesko urtegian egingo dute (Girona, Katalunia), asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.