
Iazko kartel irabazlea
Hondarribiko Jaietako Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute. Udaleko Kultur Sailak antolatzen du eta 1150 euro dituzte sarietan banatzeko: 650 irabazlearentzat, 300 bigarrenarentzat eta 200 hirugarrenarentzat. Lanak hilaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira BAZ bulegoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.
Erabiliko den teknika librea izango da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab. Lanek derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dute. Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan. Esan ere egileek ez dietela markorik jarriko, horretaz anto¬latzaileak arduratuko baitira.
Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da, dena letra handiz: “Hondarribiko Jaiak 2013ko iraila “.
Argazki lehiaketa ere abian
Kartel lehiaketarekin atera, argazki lehiaketa antolatu du Kultura Sailak. Lanak aurkezteko astebete gehiago dago, hau da, hilaren 26ª da azken eguna. Sariak ere desberdinak dira: 500, 400 eta 300 eurokoak.