Pasaiako Sortu: "Ez gara joango manifestaziora"
Pasaiako Sortuk oharra bidali du hedabideetara esateko ez duela parte hartuko etzi (igandea) San Pedroko bizilagunen asanbladak deitu duen manifestaziora: “Manifestazio horretan autoen tirania defendatuko da; autoen lehentasuna jendearen gainetik aldarrikatuko da”.
Sorturen esanetan, San Pedro oinezkoentzako egokitzeko lanak herritarrekin izandako hartuemanetan dute oinarria, “sanpedrotarrekin batera egindako lanaren emaitza da”. Hala, barrutia oro har kontuan hartu behar dela uste du alderdi politikoak, “banakako bekoizkeria” albo batera utziz: “Espazio publikoa gure bizi kalitatearen hoberako ematea du helburu egitasmo honek”.