Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
A11 GREBA OROKORRA

"Antolatzea eta borrokatzea dira tresnarik onenak. Langile klase indartsua behar dugu"

Errenteria-Orereta eta Oiartzunen izan dira greba orokorreko eskualdeko mobilizazioak, handiak. Jarraipen zabala izan du gaurko egunak.

Milaka herritarrek bat egin dute arratsaldeko mobilizazioarekin.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2026/11/11

Etxebizitza eskubide unibertsala dela aldarrikatzeko eguna izaten ari da gaurkoa. Etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak jarraipen zabala izan du gurean ere. Goizean Donostian egindako mobilizazio erraldoiaren ondoren, arratsaldean ere kalera atera dira Oarsoaldeko herritarrak. Errenteria-Oreretako kaleak manifestazio oso handi batek hartu ditu arratsaldean, Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez! lemapean. Zientoka eta zientoka lagunek bat egin dute arratsaldeko mobilizazioarekin. 

Mobilizazioaren bukaeran lepo betetako Zumardia batek jaso ditu hitza hartu duten grebalariak. Gaurko aldarrikapen nagusia, etxebizitzarena, “langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako” bat dela salatu dute, gogor. “Euskal Herrian argi ikusten dugu hori: prezioek gora egiten dute, bizitegi erabilerarako etxebizitzen kopurua murrizaten ari den bitartean, etxegabetzeak ugaritzen ari dira eta, aldi berean, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako baliabideak murrizten”.

Balantzaren alde batean “pobrezia, eskubide ekonomiko eta politikoen murrizketak eta ziurgabetasuna” pilatzen dela esan dute, eta etxebizitzaren inguruko negozio espekulatiboaren hazkundeak “arrakala sozioekonomikoa zabaldu” duela. “Langileriaren zati batek familia ondaretik geratzen zaienari esker egin diezaioke aurre krisiari, baina beste asko dira aukera hori ez dutenak. Arrakala horretatik sartu nahi dute faxismoak eta diskurtso erreakzionarioek, azkenaurrekoa azkenaren aurka jarriz. Baina guk ez dugu hori onartuko”. Zentzu horretan, etxebizitzaren alde gogorrena pairatzen dutenak gogoratu dituzte gaur, tartean, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak, sexu genero disidentziak, gurasoen babesik ez duten gazteak eta migratzaileak. 

Arazoaren errora jo dute. Espekulatzaileak, errentistak, inmobiliaria enpresak eta hauek babesten dituzten politikariak seinalatu dituzte errunduntzat. Horregatik, klase borroka indartzeko eta kapitalaren eta patronalaren interesei aurre egiteko unea dela esan dute. 

Erakunde publikoak, “erantzule”
Espekulatzaileen interesen zerbitzura dauden erakunde publikoak ere seinalatu dituzte gaur. Batetik, eskuineko PP, UPN eta EAJ aipatu dituzte, “espekulazioa bultzatzen duten politikak ezkutatu gabe sustatzen dituztenak eta kapitalaren agenda erreakzionarioaren mesederako politikak aplikatzen dituztenak”. Bestetik, PSOEren gobernuaz aritu dira, “egoera errotik aldatzeko ezer egin ez duena, errentadunen eta enpresaburuen interesak ordezkatzen dituen heinean”. Gobernu honi babesa eman dioten alderdi guztiak ere “erantzule” direla nabarmendu dute gaurkoan, eta “agerikoa” dela “handikeriaz aurkeztutako Etxebizitza Legeak ez dituela agindutako aldaketak ekarri”. Honakoa erantsi dute zentzu horretan: “Eraginkortasun urriko konponbide partzial batzuetatik harago, hartzen ari diren neurriek errentismoaren interesak eta finantzaketa blindatzea dute helburu”. 

Euskal Herri mailan erantzukizuna duten erakunde guztiak ere seinalatu dituzte gaurko irakurketan: Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiak, “eskumen zabalak izan arren, higiezinen negozioa indartzen duten politikak babesten” dituztelako. Besteak beste, espekulatzaileen eskuetan bukatzen duten diru laguntza eta abalak sustatu dituztela salatu dute: “eraikuntza ziklo berri bati bide ematen dioten legeak onartu dituzte, eta erretistentzako onura fiskaletan oinarritutako politikak aplikatzen ari dira”. Bukatzeko, deitoratu dute alderdi guztietako udalek gauzatzen dituztela etxegabetzeak, “alternatibarik eskaini gabe”. 

Espekulazioarekin eta errentismoarekin bukatzeko hiru norabide nagusitan aurrera egitea eskatu dute. Lehenik, espekulatzaileei ondasunak espropiatzea eskatu dute; bigarrenik, etxebizitzaren erabilera espekulatiboa eta errentista debekatzea; eta hirugarrenik, etxebizitza eta baliabide guztiak langile klasearen beharren arabera antolatzea. 

Bidegabekeria guzti hauei aurrei egiteko antolatzeko eta borrokatzeko beharra nabarmendu dute azkenik. “Euskal Herrian badaude aurrerapausoak emateko baldintzak. Azken urteotan frogatu dugu borroka beharrezkoa dela eta merezi duela. Arazo indibidualak balira bezala aurkezten dizkiguten arren, ezinbestekoa da kolektiboki antolatzea. Ez sentitu lotsarik edo errurik; antolatzea eta borrokatzea dira tresnarik onenak. Langile klase antolatu eta indartsua behar dugu. Bai eskuineko balizko gobernu batek ekar dezakeen eskubideen atzerakadari aurre egiteko, bai ezkerreko gobernuak eman nahi izan ez dituen aurrerapausoak lortzeko”. 

Jarraian, arratsaldeko zenbait irudi:

DSC00010
DSC00010
DSC00023
DSC00023
DSC00038
DSC00038
DSC00057
DSC00057
DSC00106
DSC00106
DSC00107
DSC00107
DSC00116
DSC00116
DSC00139
DSC00139
DSC00179
DSC00179
DSC00200
DSC00200
DSC00247
DSC00247
DSC00259
DSC00259
DSC00282
DSC00282
DSC00289
DSC00289
DSC00303
DSC00303
DSC00339
DSC00339
IMG_20261111_183625
IMG_20261111_183625
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)
Oiartzun. A11ko manifestazioa (2026-11-11)

Erlazionatutako edukiaJarraipen handia izan du greba orokorrak PasaianItxita esnatu da Errenteria-OreretaLezo, erabat itxita
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.