'El medico', Zinema Zabalduz ekimeneko hurrengo filma
http://www.youtube.com/watch?v=Rv7sCnW1jIA
Erretiratuei zuzendutako Zinema Zabalduz ekimenaren barruan Noah Gordonen El médico eleberrian oinarritutako izen bereko filma emango dute, ostegunean, hilak 30, 18:00etan, Niessen zinemetan.
Ordu erdi lehenago kafea hartzeko aukera izango dute interesa dutenek, harrera gunean.
Bi ostegunetik behin botatzen dituzte Zinema Zabalduzeko filmak. Erretiratuen elkarteko txartela erakutsita, 2,40 euroan daukate kafea eta pelikula.
Sarrerak salgai daude dagoeneko.